Komunikazioa

Milagarrenarekin amaitu du Fernandezek

'Farewell My Concubine' (Agur nire konkubinari) filmea da Azpitituluak Euskaraz webgunera igo duen azken filma.

jarraia149550.jpg
2018ko martxoaren 10a
17:10
Entzun

Iragarria zuen lehenagotik ere, "bateria agortuta", nekatuta, zegoela eta ez zuela luzaroan jarraituko azpitituluak euskaratzen. Heldu da eguna. Azpitituluak Euskaraz atarian jaso duen azken sarreran Luistxo Fernandezek dioen moduan, milagarrena eginda "izoztuta" utziko du webgunea. Hori bai, inork azpidatziak euskaratzeko lana hartu eta webgunera igoko balitu, berak horiek zaintzeko konpromisoa hartzen du.

Hamar urte beteta eta mila laneko langa gaindituta, proiektuaren ardura beste norbaiti uzteko prest da Fernandez: "Aukera bat egon daiteke proiektua biziberritzeko, eta hori da norbait agertzen bada proposamen batekin edo". Bitartean, domeinua eta ostatzea ordainduko ditu eta inork film gehiagorenatzako azpitituluak gehitzen baditu "txukun" txertatuko ditu katalogoan.

Fernandezek lehendik ere jaso izan ditu boluntarioen ekarpenak. Iaz, esaterako, 83 film itzuli zituzten boluntarioek, eta horietatik 40ren azpidatziak Joxe Aranzabalek egin zituen. Aurrerantzean ere, inork proiektuarekin jarraitu nahiko balu laguntzeko prest agertu da Fernandez: "Agertzen bada 30 urte baino gutxiago dituen norbait, gogo zintzo batekin, pasatuko dizkiot ardurak".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.