BIHAR BERRIAN

Barrea hondoratzailea izan daiteke

Besteek norberaz barre egiteari muturreko beldurra edukitzeari deitzen zaio gelotofobia. Gaitzaren gorabeherak landuko ditu Bizigiro sailak biharko gehigarrian, Jon Arruabarrena psikologoarekin eta Zorione Aperribai Arrizabalaga Algaraka barreterapiako arduradunarekin, besteak beste.

Maialen Unanue Irureta.
2018ko martxoaren 23a
18:12
Entzun

Besteek norberaz barre egiteari muturreko beldurra duten pertsonek antsietatea, larritasuna eta izua sentitzen dituzte, eta egoera deserosoak saihesten dituzte, askotan, euren bakartzea eraginez. Adituen ustez, gelotofobia bestelako gaixotasunen adierazlea izaten da, fobia eta antsietate sozialarekin lotuta.

Bestelako gaiak ere landuko ditu Bizigiro-k biharko egunkarian. Batetik, Askekintzak eginiko Gurean dokumentala: jaietan animaliek jasaten duten "zapalkuntzarekin" amaitu nahi du, eta hausnarketari ekin nahi dio, lan horren bidez. Bestetik, Gontzal Agote kritikariak Steven Spielbergen Ready Player One filmaz jardungo du zinema orrian. The Handmaid's Tale telesailaz idatzi du Ander Perez Zalak: Margaret Atwoodek 1985an kaleratutako izen bereko nobela du oinarrian, eta hilabete barru estreinatuko dute telesailaren bigarren denboraldia.

Astebururako proposamenak ere ez dira faltako gehigarrian. Ohi bezala, hainbat plan izango dira egiteko asteburuan Euskal Herrian, eta horietako bat da Mutrikuko (Gipuzkoa) Berdel Eguna.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.