Frantzia

Frantziako militar talde bat harrapatzen saiatu dira bi lagun auto batekin

Harrapatze saiakera Grenoble hiritik hurbil gertatu da, Varces herrian. Autoaren barruan ziren bi lagunak atxilotu dituzte.

Frantziako militar talde bat segurtasun perimetroa ezartzen, 2017ko abuztuan, Levallois Perreten, auto batek militar talde bat harrapatu ostean. GUILLUME HORCAJUELO, EFE
2018ko martxoaren 29a
09:39
Entzun

Bi lagun Frantziako militar talde bat harrapatzen saiatu dira auto batekin, Grenoble hiritik gertu dagoen Varces herrian (Frantzia). Ez dute inor zauritzea lortu, eta erasotzaileak atxilotu egin dituzte.

Varcesko kuartel militarraren ondoan gertatu da erasoa, militarrak entrenamendu saioan korrika egitera irten direnean. Autoaren barruan ziren gizon batek eta emakume batek militarrak iraindu eta mehatxatu dituzte, informazio ofizialen arabera. Segidan, militarrak harrapatzen saiatu da gidaria, eta ihes egiten saiatu dira. Varceseko alkateak azaldu duenez, ihes egin aurretik autoaren matrikula identifikatu dute, eta horrek erraztu egin du erasotzaileen atxilotzea.

Frantziako armadatik adierazi dute ez dakitela oraindik zein izan den erasotzaileen motibazioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.