BIHAR BERRIAN

Isiltasuna oihartzun

Isiltasunaren jardunaldiak egin dituzte Bilboko Azkuna Zentroan, eta 2.000 lagun bildu zituen asteazkenean bakarrik. Han xuxurlatutakoak bildu ditu Bizigiro sailak biharko gehigarrirako, eta David Alvear psikologoa elkarrizketatu.

Bilboko Azkuna Zentroan egindako Isiltasunaren jardunaldien irudi bat. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Maialen Unanue Irureta.
2018ko apirilaren 20a
16:48
Entzun

Banandu baino "batu" egiten du isiltasunak, Azkuna Zentroko jardunaldiek erakutsi dutenez. Orain arte Bilborocken egin izan dituzte jardunaldiok, baina lekuz aldatu dute hamargarrengoan. Helburu zehatzik ez zeukaten, ez bazen isilik egotea eta nor bere buruarekin elkarrizketan jartzea. Alvearren esanetan, isiltasunaren onurak neur ezin daitezkeen arren, meditazioaren beharra areagotzen ari da.

Horrez gain, bestelako gaiak ere landuko ditu Bizigiro-k biharko gehigarrian. Batetik, uztailean Mauletik abiatu eta Euskal Herria zeharkatuko duen Euskarabentura espedizioa izango dute hizpide. Bestetik, Avengers: Infinity War pelikulaz hitz egingo du zinema orrian, besteak beste. Elikadura orrian, Iker Martinez Ormaiztegiko (Gipuzkoa) Kuko jatetxeko sukaldariak azalduko du nola egin barazki panatxea barazki freskoekin, eta Roberto Sarriugartek Celler Sabate Franquet upategiaz eta egiten dituen ardoez hitz egingo du.

Astebururako proposamenak ere ez dira faltako gehigarrian: esaterako, Zientzia Azoka egingo dute Bilboko Plaza Berrian, eta DBH eta Batxilergoko ikasleen 90 talde urte osoan garatzen aritu diren zientzia proiektuak erakutsiko dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.