TURKIA

Kartzela zigorra ezarri diete 'Cumhuriyet' egunkariko hamahiru kideri

"Lotura terroristak" leporatu dizkie Estanbulgo auzitegi batek.

Akin Atalau zuzendaria atzo, behin-behinean aske geratu ondoren.
Akin Atalau zuzendaria atzo, behin-behinean aske geratu ondoren. KURTULUS ARI /EFE

Igor Susaeta -

2018ko apirilak 26

Fiskaltzaren arabera, Turkiako egunkari kemalista harremanduta dago PKK Kurdistango Langileen Alderdiarekin —"terroristatzat" jotzen du Ankarak—, baita Fethulla Gulen lider islamistarekin ere. Hain zuzen, 2016ko uztailean Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentearen kontra gertatutako estatu kolpe saiakera hauspotzea egozten dio gobernuak Guleni.

Auzitegiak kartzela zigorrak ezarri dizkie egunkariko zuzendaritzako kideei, kazetariei eta kolaboratzaileei. Murat Sabuncu erredaktoreburuari, esaterako, zazpi urtekoa, Agmet Sik kazetariari bezalaxe. Akin Atalay zuzendariari ezarritako kondena sei urtekoa da. Behin-behinean zegoen kartzelan, eta behin-behinean aske utzi dute, helegiteaz deliberatu bitartean.

Can Dundar erredaktore buru ohia Alemanian dago erbesteratuta, eta in absentia epaitua izan da. Epaileak ez du, momentuz, sententziaren berri eman. Egoera berean dago Ilhan Tanir kazetaria.

Egunkariko langileen abokatuek haien bezeroen errugabetasuna defendatu dute, eta salatu akusazioen oinarri bakarra kazetak argitaratutako elkarrizketak eta artikuluak direla.

Estatu kolpe saikera gertatu zenetik, Erdoganen gobernuak 50.000 lagunetik gora atxilotu ditu, eta 150.000 pertsona baino gehiago haien lanpostuetatik kaleratu; batik bat, kazetariak, militarrak, funtzionarioak eta irakasleak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna