Katalunia

Kataluniako Auzitegi Nagusiak dio ez duela eskumenik kontseilarien izendapenari buruz erabakitzeko

Quim Torra Kataluniako presidenteak kautelazko neurriak eskatu zizkion auzitegiari Espainiako Gobernua Kataluniako gobernuaren sorrera blokeatzen ari dela arrazoituta.

Qim Torra Kataluniako presidentea, gaur, Generalitateko jaregian, aldundietako agintariekin izan duen bilerara bidean. QUIQUE GARCIA, EFE
2018ko maiatzaren 28a
16:26
Entzun

Kataluniako Auzitegi Nagusiak ez du uste Kataluniako kontseilarien argitalpenari buruz ezer esateko duenik. Gai horri buruz ebazteko eskumenik ez duela erantzun dio Generalitateari.

Quim Torra Kataluniako presidentearen eskariz, kautelazko neurriak eskatu zizkion gobernuak auzitegiari, gobernua osatu ahal izateko. Izan ere, Madril Kataluniako Gobernua eratzea oztopatzen ari da, kontseilarien izendapenerako dekretuaren argitalpena —Generalitateko Egunkari Ofizialak jaso behar du— blokeatzearen ondorioz.

Joan den astean, Espainiako Gobernuak kontseilarien izendapenerako dekretua argitaratzeko betebeharra duela adierazi zuen Generalitateko Aholku Juridikorako Batzordeak. Haren txostena oinarri, kontseilarien izendapena gauzatzeko "lege baliabide guztiak" agortuko zituela agindu zuen Torrak.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.