ekialde hurbila

Zaurituz eta ikaslez betetako Gazako ontzia atxiki du Israelgo armadak

Itsasoz ateratzen ahalegindu da gaur, Ziprera joateko, baina armadaren lau itsasontzik Europarako bidea itxi diote. Hamazpazpi palestinar daude barkuan.

Berria
2018ko maiatzaren 29a
20:57
Entzun

Itzuleraren Martxa Handiaren Batzorde Nazionalak bultzatuta, Gazatik itsasoz ateratzen saiatu da zaurituz, ikaslez eta hangotarrez betetako ontzi bat, Ziprera joateko, baina Israelgo armadako lau itsasontzik atxiki egin dute barku hori, eta Europarako bidea itxi diote.

Laguntza humanitarioa behar duten hainbat biktima daude ontzian. Kapitainak adierazi duenez, itsasaldetik hamar bat kilometrora zeuden armada agertu denean, eta, atxiki dituzten arren, gogorarazi du barkuan dauden palestinarrek Israelen blokeoa hausteko "gogotsu" jarraitzen dutela. Hain justu, Israelgo armadak Askatasunaren Flotilla ontziari egindako erasoaren zortzigarren urteurrena bete da gaur.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.