BIHAR BERRIAN

Nora doa bizikleta publikoa?

Euskal Herriko hiriburuetan bizikletak alokatzeko zerbitzu publikoak euren burua berriz asmatu nahian dabiltza. Sistema garestiak dira, oso, eta mugikortasun adituek esaten dute badela garaia norberaren bizikletaren erabilera bultzatzeko, udal zerbitzuetan dirutzak gastatu beharrean. Horixe izango da Bizigiro saileko gehigarriaren gai nagusia.

Artxiboko irudia. MONIKA DEL VALLE / FOKU
2018ko ekainaren 1a
13:07
Entzun

Gasteizen aitzindariak izan ziren bizikleta publikoen sistema ezartzen, baina 2012an bertan behera utzi zuten. Baionan bizikleta elektrikoak alokatzen dituzte, baina erabiltzaileek gero eurena erostera bultzatzeko asmoz. Donostian, ezinean dabiltza agindu zuten zerbitzua emateko, kostuarengatik, eta Txinan abiaturiko sistema jartzeko plana egiten ari dira: sakelakoen teknologia erabilita, ainguraleku gehiago eta merkeagoak izango dituzten bizikletak zabaldu nahi dituzte.

Horrez gain, bestelako gaiak ere landuko ditu Bizigiro-k. Batetik, Astigarragako (Gipuzkoa) Astarbe sagardotegiaren ospakizuna: 455. urte bete ditu, eta festa antolatu du biharko. Gainera, SagarArte galeria atondu dute jantokian, artea eta sagardoa uztartuz. Bestetik, Jurassic Park-en azkena landuko du Gontzal Agotek zinema orrian, Jurassic Park: Fallen Kingdom. Gastronomia orrian, berriz, Iker Markinezen eta Roberto Sarriugarteren gomendioak izango dira.

Astero bezala, asteburuko proposamenak bilduko ditu gehigarriak: Enaden Begiak jardunaldiak egingo dituzte Ean (Bizkaia) eta izen bereko fundazioa aurkeztuko dute. Gastronomiari lotutako beste hainbat ere izango dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.