Saskibaloia

ACB ligako finala jokatuko du Baskoniak Real Madrilen aurka

Norgehiagoka benetan gogorra jokatuta 82-88 irabazi du partida Baskoniak. Bartzelonak azken unera arte borrokatu du, baina gasteiztarrek ez dute etsi eta finala jokatuko dute zortzi urte eta gero.  

jarraia153154.jpg
arantxa elizegi egilegor
2018ko ekainaren 10a
12:24
Entzun

Lehia bizia izango zela jakina zen, ziurrenik final bat bezain ikusgarria. Izan ere, Bartzelona bigarren garaipenaren bila zihoan, irabazi ezean automatikoki finaletik kanpo geratzen zelako eta hori ez zen onargarria. Baskoniarentzat, berriz, gehiegi luzatzen ari zen norgeiagoka amaitu eta finalerako sarbidea eskuratzeko aukera onegia zen galtzen uzteko.

Partida osoan markagailua oso berdindua egon da -34/44, 53/59 eta 72/75-, baina uneoro gasteiztarren mesedetan. Gertu izan dituzte etxekoak eta bien arteko alde handiena hamaika puntukoa izan da. Ondorioz, azken minutuetan faltak izan dira nagusi. Ordea, urduritasunak ez dio inori mesederik egin eta bi taldeek huts ugari egin dituzte saskiratzerakoan.

Esaguratsua partidako lehen berdinketa bukaerarako hogei segundo falta zirenean lortu dutela Bartzelonakoek. Bi tiro libre sartu ditu Claverrek eta jarraian baloia kendu die Baskoniako jokalariei eta 76nako berdinketa lortu.

Bost minutuko luzapenean une batez irauli egin da egoera eta Shengeliaren hutsek eta Navarroren hirukoak lehen aldiz Bartzelona jarri dute aurretik.

Baina Baskoniak jakin du horri ere aurrea hartzen, eta Marcelinho eta Vildozaren saskiratzeek berriz ere aurretik jarri dituzte gasteiztarrak. Egindako lanaren saria izan da, inondik inora ere, garaipena eta finalerako txartela. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.