galdeketak

Igeldon etzi herri galdeketa, euskal estatuaz

Gure Esku Dago-k antolatu du kontsulta. Orain arte 203 udalerritan izan dira galdeketak.

Igeldo. JON URBE, FOKU
enekoitz esnaola
2018ko ekainaren 15a
13:24
Entzun

Euskal Herriaren estatus politikoari buruzko herri galdeketek ez dute etenik, eta igande honetan egingo da hurrengoa: Igeldon (Donostia), bertako Gure Esku Dago dinamikak antolatuta. Galdeketa prozesua martxan jartzeko igeldoarren 203 sinadura jaso zituzten —hautesleen 22,6%—, eta, horrela, Gure Esku Dago-k galdeketen protokoloan ezartzen duena bete zuten.

"Igeldoar gisa, nahi al duzu Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan?" izango da galdera. Goizeko bederatzietatik arratseko zortziak arte eman ahal izango da botoa, Igeldoko plazan.

Orain arte 203 udalderritan izan dira galdeketak. 190.000 lagunek bozkatu dute eta partea hartzea %23koa izan da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.