Donostiako Aste Nagusia

Belakok, Anje Duhaldek eta Green Valleyk joko dute Donostiako Flamenka gunean

Donostiako Piratek emakumeen oholtza gaineko protagonismoa indartu nahi izan dute osatu duten musika eskaintzarekin.

Gau giroa Flamenka gunean, iazko Donostiako Aste Nagusian. GORKA RUBIO, FOKU
2018ko ekainaren 21a
14:02
Entzun

Donostiako Piraten mugimenduak hamabost kontzertu antolatuko ditu aurtengo Aste Nagusian, Flamenka gune alternatiboan. Antolatzaileek nabarmendu dute gustu guztietarako musika estiloak entzuteko aukera izango dela. Eskaintza zabala osatzeaz gain, piratek emakumearen protagonismoa bermatu nahi izan dute agertokian. "Hamabost taldeetatik hamaikatan emakumeen indarra eszenatokian nabaria izango da", adierazi dute.

Abuztuaren 11tik 18ra bitartean, ondorengo taldeen emanaldiak izango dira: Abuztuaren 11an, Fan & Go; 12an, The Capaces eta Des-kontrol; 13an, ETS, Ezetaerre eta Skakeitan; 14an, Krii Kolektiboa; 15ean, Green Valley eta Mad Muasel; 16an, NiƱa coyote eta Chica Tornado,eta Mice; 17an, Olatz Salvador eta Anje Duhalde, eta 18an, Serrulla eta Belako.

Aniztasuna ez da musika estiloetan bakarrik izango. Antolatzaileek nabarmendu dute "talde gazteak eta beteranoak, bertakoak eta kanpokoak, euskaldunak eta erdaldunak" uztartu dituztela egitarauan.

Piratek "jai eraldatzaile, euskaldun eta parte hartzaileetarako" prestatu duten musika egitarauaz gain, festaz gozatzeko beste hainbat aukera izango dela aurreratu dute. Horien berri datozen egunetan emango dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.