Arrauna

Urdaibaik eskuratu du Eusko Label ligako lehen bandera Bilbon

Hondarribia izan da bigarren, Santurtzi hirugarren, Zierbena laugarren eta Donostiarra bosgarren.

Urdaibaiko arraunlariak Eusko Label ligako lehenengo bandera lortu dutela ospatzen, gaur, Bilbon. MIGUEL TOñA, EFE
2018ko ekainaren 24a
16:41
Entzun

Lehia estua iragarrita zegoen aurtengo denboraldirako, eta Eusko Label ligako lehenengo banderak erakutsi du aurreikuspena ez dela funtsik gabea izan. Urdaibai iazko txapeldunak eskuratu du Bilboko IX. bandera, eta iaz haren aurkari gogorrena izan zen Hondarribia sailkatu da bigarren, bi segundora. Faboritoek hartu dituzte lehen bi postuak. Sailkapeneko hurrengo postuetan, ordea, sorpresa ugari izan da.

Maila gorenera igo berri den Santurtzik lortu du hirugarren postua. Hondarribiko Ama Guadalupekoarengandik 32 zentesima eskasera gelditu da. Igoberria den Donostiarrak ere estropada bikaina egin du, eta bosgarren izan da, Zierbenaren atzetik. Urdaibaik baino lau segundo gehiago behar izan ditu Zierbenak estropada bukatzeko, eta zortzi gehiago Donostiarrak.

Ondoren sailkatu dira Orio (bederatzi segundora), Cabo (11 segundora), Ondarroa (21 segundora), San Pedro (25 segundora), San Juan (38 segundora), Tiran (43 segundora) eta Kaiku (48 segundora).

Hona Bilboko banderako sailkapena:

1. Urdaibai 19.34:54 (12 puntu)
2. Hondarribia 19.36:56 (11)
3. Santurtzi 19.36:88 (10)
4. Zierbena 19.38:78 (9)
5. Donostiarra 19.42:84 (8)
6. Orio 19.43:80 (7)
7. Cabo 19.45:66 (6)
8. Ondarroa 19.55:98 (5)
9. San Pedro 19.59:56 (4)
10. San Juan 20.12:56 (3)
11. Tirán 20.17:12 (2)
12. Kaiku 20.22:92 (1)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.