Japonia 2-2 Senegal

Japoniak eta Senegalek berdindu egin dute, neurketa borrokatu batean

Bi taldeak dira H multzoko buru, launa punturekin.

Takashi Inui japoniarra, Moussa Wague jokalari senegaldarrari iskin egin nahian. ROMAN PILIPEY, EFE
2018ko ekainaren 24a
19:23
Entzun 00:00:0000:00:00

Neurketa parekatua eta emozioz beterikoa jokatu dute Japoniak eta Senegalek azken unera arte. Bi aldiz aurreratu da Senegal markagailuan, eta beste horrenbestetan berdindu du partida Japoniak.

Manek sartu du lehenengo gola, 11. minutuan; Kawashima atezainaren aldaratzea errematatu du sarera aurrelari senegaldarrak. Inui Eibarko jokalari ohiak egin du banakoa, 34. minutuan. Nagatomok utzitako baloia ederki jarri du zutoinaren ondoan. Berdinduta iritsi dira bi taldeak atsedenaldira.

Bigarren zatian ere lehia gogorra izan da, eta Senegalek lortu du berriz ere aurreratzea. Waguek jaurtiketa gurutzatu batekin gainditu du Kawashima, 71.ean. Bi minitura irten da zelaira Honda Milan taldeko erdilaria, eta hark egin du binakoa, 78.ean. N'Diaye atezainaren irteera okerrari esker, bigarren zutoinean bakarrik errematatu du.

Puntu bana eskuratu dute Japoniak eta Senegalek, eta azken jardunaldian borrokatu beharko dute final-zortzirenetara iristeko.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.