Triatloia

Euskaraz hitz egiteagatik kanporatua izan dela salatu du triatleta batek

Larunbatean izan zen gertaera, Donostiako triatloian. Federazioak salaketa ukatu du.

ainara arratibel gascon
2018ko ekainaren 25a
19:03
Entzun

Larunbatean Donostian egin zen emakumeen triatloian euskaraz hitz egiteagatik lasterkari bat deskalifikatu zutela salatu dute. Lasterketan parte hartu zuten bi pertsonak egin dute salaketa, lasterketaren epaile batek gaztelaniaz hitz egitera behartu nahi izan zituela adieraziz.

Lasterkarien bertsioaren arabera, triatloian parte hartu ahal izateko mahaira bertaratu  zirenean eman zen gertakaria. Azaldu dutenez, euren artean euskaraz hitz egiten ari ziren, eta lasterketako epaileetako batek gaztelaniaz hitz egin behar zutela esan zien. Beraiek euren artean hitz egiten ari zirela, eta euskaraz mintzatzeko eskubide osoa zutela erantzun zuten. Ondoko epaile batek hitza hartu zuen une horretan, haiei gaztelaniaz zuzendu behar zirela adieraziz.

Bi lasterkarietako batek lasterketa bukatzerakoan berarekin gaiaren inguruan hitz egingo zuela esan zion epaileari, eta horri erantzunez, triatloiaren txartel gorria atera zion eta lasterkaria probatik kanporatu zuen, errespetua galdu ziola argudiatuz.

Federazioak salaketa ukatu du. Haren arabera, epaileak gaztelaniaz hitz egiteko eskatu zion bi partaideetako bati, euskara ulertzen ez zuelako. Hark, ordea, berak euskaraz hitz egingo ziola erantzun zion epaileari, eta tentsio uneak izan ziren. Federazuiaren arabera, lasterkariak epailea mehatxatu egin zuen, eta horregatik kanporatu zuen.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.