Noiz sortua: 2018-06-30 22:09:59

FUTBOLA

Uruguai ere final-laurdenetara (2-1)

Uruguaik Portugal kanporatu du, eta final-.laurdenetan ariko da. Cavanik bi gol sartu ditu, baina min hartu du gero

Uruguai ere final-laurdenetara (2-1)
Uruguai ere final-laurdenetara (2-1)

Berria -

2018ko ekainak 30

Zalantzarik baldin bazegoen, argi geratu da jada: serio doa Uruguai Errusiako Munduko Kopan. Nagusitasunez gainditu zuen ligaxka, hiru partidak irabazita, eta bost gol sartu eta bakar bat ere ez jasota. Gaur, berriz, beste pauso bat eman du bide zuzen horretan. 2-1 irabazi dio Portugali Sotxin, final-zortzirenetako bigarren partidan, eta final-laurdenak jokatuko ditu zortzi urte geroago. Frantzia izango du aurkari datorren ostiralean, Nizhni Novgoroden. Portugal, aldiz, kalean da. Duela bi urte, behetik gora egin zuen Eurokopa irabazteko. Oraingoan, ordea, ez du gora egin txapelketak aurrera egin ahala. Hiru ekitaldi daramatza jarraian final-zortzirenen langa gainditu ezinik.

Talde sendoa eta indartsua du Oscar Washington Tabarezek bere aginduetara. Atzean, pareta baten parekoa osatzen dute Gimenezek eta Godinek. Denbora luzez daramate Atletico Madrilen eta selekzioan elkarrekin jokatzen. Zaila da haiek baino hobeto elkar ulertzea. Zelai erdian, berriz, esfortzuaren eta kalitatearen arteko nahasketa polita du Uruguaik. Gazteak dira Nandez, Torreira, Bentancur eta Vecino, baina azken hirurak Italiako ligan ari dira, eta hori berme ona da. Eta zer esan erasoaz. Dinamita dute uruguaitarrek aurrean, Luis Suarez eta Edinson Cavanirekin. Egungo bi aurrelari peto onenak dira. Bietako edozeinek erabaki dezake partida bat jokaldi batean.

Bada, gaur Cavani izan da lehia erabakigarri duena. Bi gol sartu ditu. Zazpigarren minutuan, Paris Saint-Germainekoak pase luzea egin dio Luis Suarezi eskuin hegaletik ezkerrera, Bartzelonakoak baloiari eutsi dio, eta erdiraketa egin, eta han non azaldu den Cavani, berak hasitako jokaldiari amaiera emateko. Ezin jakin nola errematatu duen baloia, buruz edo sorbaldaz. Bost axola. Ederra izanda gola. Zazpi minutu besterik ez ziren jokatu, eta Uruguai jada aurretik zegoen. Nekez has zezakeen hobeto lehia.

Gola sartu arte aurrean ari zen presioa egiten Tabarezen taldea, baina behin gola sartuta, atzera egin du. Ez zuen zertan arriskurik hartu behar. Eta Portugalek ondo baliatu du aurkariak pauso bat atzera egin izana aurrera egiteko. Cristiano Ronaldoren oinetatik pasatu dira baloi guztiak. Beti bezala, berak zuen ardura osoa erasoan. Baina pattal aritu da Cristiano Ronaldo. Real Madrileko aurrelariak indarrez ekin zion txapelketari, lehen bi partidatan lau gol sartuta, Munduko Kopan jokatutako aurreko hamahiru partidatan baino bat gehiago. Baina ligaxkako azken partidan, Iranen aurka, eskas aritu zen. Ez zuen golik sartu, eta penalti bat huts egin zuen. Gaur ere ezinean aritu da. Saiatu, saiatu da, baina ez du pitzadurarik eragin Gimenez-Godin paretean.

Behin bakarrik huts egin dute Uruguaiko bi erdiko atzelariek, korner batean, eta Pepek baliatu egin du banakoa egiteko, 55. minutuan. Baina Portugali gutxi iraun dio susperraldiak, zazpi minutu eskas. Cavanik baloi luze bat harrapatu du zelai erdian, zuzen joan da Portugalen arearantz, eta maisuki gainditu du Rui Patricio, eta 2-1ekoa sartu. Zeruan zen Cavani, baina kolpe batean jaitsi da infernura. Lesionatu egin da, eta zelaia utzi behar izan du 70. minutuan. Zail izango du berriro jokatzea. Sekulako zuloa utziko du taldean.

Azken hogei minutuetan Portugal jo eta su aritu da berdinketa lortu nahian, eta izan ditu aukerak, baina ezin izan du Uruguairen pareta bota.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

 ©Berria

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 12.066 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 737 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 3.948 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Pertsona bat zebrabidea gurutzatzen, Iruñean. ©Iñigo Uriz / Foku

Alokairu turistikoak, debekatuta Lapurdiko kostaldean

Berria

Munduan 70.000 lagun inguru hil dira COVID-19 eritasunaren eraginez, eta atzemandako kasuak ia 1,3 milioi dira; joan den ostegunean, milioi bat ziren. AEBak eta, bereziki, New York dira pandemiaren epizentro berria. AEBetan, 337.000 positibo baino gehiago baieztatu dira, eta 9.600 lagun hil.. 

Irrintzi konpartsako erraldoiak, Boiseko Basque Blocken, 2015eko Jaialdian ©Urtzi Urrutikoetxea

Diasporako euskal jairik handiena bertan behera utzi dute

Edu Lartzanguren

Boiseko Jaialdi festibala bost urtetik behin egiten dute, eta aurtengo uztailerako zegoen programatuta. Azkenean, 2021eko uztailaren 27tik abuztuaren 1era egitea erabaki dute, "ardurak eraginda".

EGA Euskararen Gaitasun Agiria lortzeko probak. ©Andoni Canellada / Foku

Jaurlaritzak udazkenera arte atzeratuko ditu hizkuntza maila egiaztatzeko probak

Jon O. Urain

Indarrik gabe utzi du maiatzaren 9rako aurreikusitako proba idatzia, eta urrian egingo du. Onartutako eskabideak kontuan hartuko dira bigarren deialdi horretarako.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna