Japonia

Ehun hildako baino gehiago Japonian euriteen ondorioz

Gutxienez 104 lagun hil eta 56 desagertu dira ekaitzen eraginez. Hiroshima eta Ehime inguruetan izan da kalte gehien.

Bi japoniar lurrez estalitako errepidean eta hondatutako eraikinen artean oinez, Okayama eskualdeko Kurashiki hirian.
Bi japoniar lurrez estalitako errepidean eta hondatutako eraikinen artean oinez, Okayama eskualdeko Kurashiki hirian. Jiji Press/EFE

Berria -

2018ko uztailak 9

Ostegunean hasi ziren euriteek ondorio larriak izan dituzte Japonian. Uholdeak eta luiziak eragin dituzte euriteek, milaka etxebizitza birrindu dituzte, eta hainbat herri guztiz bakartuta utzi.

Japoniako armada, polizia eta suhiltzaileak lanean ari dira eraikinen goialdeetan babes hartu duten herritarrak erreskatatzeko. Aldi berean, desagertutako 56 lagunak bilatzeko lanean ere ari dira erreskate zerbitzuak.

Hiroshima hiriko eskualdean izan da kalte gehien. Gutxienez 42 pertsona hil dira, eta beste hiru larri zaurituta daude, euriteek sortutako ezbeharren ondorioz. Ehimen —Japonia hego-mendebaldeko Shikoku uhartean—, berriz, 23 dira hildakoak oraingoz, azken datu ofizialen arabera.

Euriteek metro karratuko 1.600 milimetroko prezipitazioak gainditu dituzte Japonia hegoaldean, mendebaldean eta erdialdean. Uholdeek hiru metroko garaiera izan dute zenbait herritan, eta ur lasterrek eraikinak, errepideak, zubiak eta bestelako egiturak hondatu dituzte.

Japoniako Meteorologia Agentziak indargabetu egin du alerta gorena eremu kaltetuetan, baina abisuari eutsi dio hainbat eskualdetan, uholde eta luizi arriskugatik.

Agintariek 5,9 milioi herritarren ebakuazioa agindu dute asteburuan Japoniako hemeretzi eskualdetan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna