Sanferminak

Korrikalari ugari erori dira aurtengo entzierrorik azkarrenean

2018ko sanferminetako azken entzierroan, Miura ganadutegiko zezenek aurtengo entzierrorik azkarrena egin dute: bi minutu eta 12 segundo. Ez da adarkaturik izan, baina sei korrikalari eraman dituzte ospitalera, kolpeengatik. Bideoa albistearen amaieran.

Iruñeko zezen plazara sartu aurreko tartean, zezenetako batek arrastaka eraman du korrikalari bat, adarrarekin kasmisetatik eta zapi gorritik helduta. /
Iruñeko zezen plazara sartu aurreko tartean, zezenetako batek arrastaka eraman du korrikalari bat, adarrarekin kasmisetatik eta zapi gorritik helduta. / Jagoba Manterola/Foku

Berria -

2018ko uztailak 14

Ziztu bizian zeharkatu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko kaleak Miura ganadutegiko zezenek, eta abiada handian lasterka eginarazi diete korrikalariei.

Gaurkoan, korrikalari ugari erori dira lurrera, estropezu eginda, eta zezenek hainbat korrikalari kolpatu dituzte.

Tarterik arriskutsuena zezen plazara sartu aurreko azken bihurgunean izan da. Hainbat korrikalari gelditu dira bihurgunearen kanpoaldean, eta zezenetako batek korrikalari bat heldu du adarrarekin kamisetatik eta lepoko zapi gorritik. Hainbat metrotan eraman du korrikalaria, arrastaka.