Migrazioa

Errefuxiatu eta etorkinak hartzeko "sare integral" bat eskatu du EH Bilduk

Gasteizko Parlamentuan "sare integrala" eskatzeko legez besteko proposamea aurkeztu du koalizioak.

Boluntarioak Bilbon errefuxiatuei janaria banatzen. MARISOL RAMIREZ, FOKU
Ainhoa Larretxea Agirre.
2018ko uztailaren 17a
15:14
Entzun

Gasteizko parlamentuan egin duen legez besteko proposamen batekin errefuxiatuak eta etorkinak hartuko dituen "sare integral" bat eskatu du EH Bilduk. Koalizioak adierazi du sare horrek etorkinei "erabateko laguntza" eskaini beharko liekela, eta salatu du erakunde publikoek orain arte laguntza "oso eskasa" eskaini dutela.

Aurkeztutako legez besteko proposamenean agertzen denez, sare hau "modu orekatuan" egon beharko da banatuta eta sektoreko elkarte eta bertzelako erakundeekin batera lan egin beharko du. Koalizioak gainera migrazioa eta dibertsitatea landuko dituen exekutiba bat sortzeko eskatu dio Jaurlaritzari. Exekutiba honek politika propio transbertsalak sortu beharko dituela adierazi du, beharrezko lidergotza eta koordinazioarekin.

Jasone Agirre EH Bilduko parlamentariak ohar bidez adierazi duenez, azken egunetan argi geratu da instituzioek errefuxiatuei emandako laguntza "inprobisatua, eskasa eta gaizki antolatua" izan dela. Hala ere, gaineratu du pertsona partikularrek eta elkarteek emandakoa "eredugarria" izan dela eta erakundeen laguntza "eskasa" estali duela.  

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak orain dela bi aste salatu zuen erakunde publikoek eskaintzen duten laguntza ez dela nahikoa. Harrera herritarrak egiten ari zirela adierazi zuen.  Harrera zentro bat eskatu zuen plataformak eta etorkinak hartuko dituen sare integral bat beharrezkoa dela adierazi zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.