Euskarabentura
Asteburua Lapurdin igaro ostean Gipuzkoan da berriz Euskarabentura
Irunen dira gaur espedizioko gazteak. Hasi zenetik 23 egun igarota, azken astean da Euskal Herria gurutzatzen ari den abentura. Uztailaren 31n bukatuko da Getxon.

Asteburua Lapurdin igaro ondotik Gipuzkoan da berriz Euskarabentura espedizioa. Goizean Baiona bisitatu ondoren, Hendaiarako bidea autobusez egin dute gazteek. Bertatik Irunera oinez joan dira, eta han bazkaldu dute. Arratsaldean muga eta kontrabandoaren inguruko solasaldia izan dute gazteek Bidasoaren bi aldeetan bizi diren Irundarrekin. Bihar, Irun atzean utzi eta Gipuzkoako kostaldean jarraituko du espedizioak. Olatz Silva BERRIAko kazetaria bertan da, eta bertatik bertara kontatzen ari da espedizioaren berri.
Pasa den astean Gipuzkoan ibili ondotik, Lapurdiko kostaldeaz gozatzeko aukera izan dute asteburuan espedizioko gazteek. Larunbatean ikusi zuten gazteek kostaldea lehen aldiz espedizioa hasi zutenetik. Igandera arte itxaron behar izan zuten, ordea, abenturako lehenengo bainua hartzeko.
ðâï¸ Plisti plasta! Gaur Biarritzen itsasoan lehen bainua elkarrekin egin dugu!#euskarabentura pic.twitter.com/axpBimh40u
— EuskarAbentura espedizioa (@euskarAbentura) 22 de julio de 2018
Igandean, Donibane Lohitzunetik Baionarako bidea hartu zuen espedizioak. Itsasoari jarraiki ailegatu ziren gazteak Miarritzera, eta han hartu zuten espedizioko lehen itsasoko bainua. Handik Baionara joan ziren autobusez. Baionan, Euskoa iparraldeko monetari buruz solasteko, Xebax Crhisty Euskoa elkarteko presidentea zuten zain. Afaldu ondoren, sormen lanak ikusteko aukera izan zuten. Euskarabenturan parte hartzeko gazteek Euskararen inguruko sormen lan bat aurkeztu zuten eta atzo hasi ziren hauetako batzuk ikusten.
EuskarAbenturan sartzeko egindako lan batzuen aurkezpena Baionan @berria #EuskarAbentura pic.twitter.com/YfcvjnuJOE
— Olatz Silva (@olatz_silva) 22 de julio de 2018
Larunbatean egin zuten Irundik Donibane Lohizunerako bidea. Bidean Anton Abadiaren gaztelua bisitatzeko geldialdia egin zuten. Handik Donibane Lohizunerako bidea itsas ondotik egin zuten. Donibane Lohizunen Eneko Gorri Miarritzeko euskara teknikaria zuten zain. Lapurdin euskarak duen egoeraren inguruko hitzaldia eman zien Gorrik, eta euskararen erabilerari buruzko hausnarketa kolektiboa egiteko aprobetxatu zuten.
Uztailak 21: Irun - Donibane-Lohitzune
— EuskarAbentura espedizioa (@euskarAbentura) 21 de julio de 2018
Gure abenturaren 21. egunean kostaldea ikusi eta itsas ertzean ibili gara. Lapurdin murgildu gara, Antoine d'Abbadieren gaztelua eta bertako euskararen egoera ezagutuz#euskarabentura pic.twitter.com/cFwyiHnG00
Irunen da gaur Euskarabentura, eta bihar Irun atzean utzi eta kostaldean barrena Pasaiara joango dira.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.