Erremonteko Buruz Burukoa

Endikak kostata irabazi dio Azpirozi

Eskuin hankako bikian gainkarga bat izan zuen, eta, 27-14 irabazten ibili ondoren, 30-25 jarri zen.

Endikak Azpiroz kanporatu du. MAIALEN ANDRES
2018ko abuztuaren 10a
12:39
Entzun

Endikak 30-25 irabazi zion Azpirozi Kutxabank Torneoko lehenengo partidan. Ezkurra II.a izango du aurkari datorren partidan, ligaxkarako sailkapenaren bila. Asko sufritu zuen Endikak Azpiroz kanporatzeko. Partidaren lehenengo partean, alde handia atera zion, baina bigarren zatian gainkarga bat izan zuen eskuin hankako bikian, eta amaitzea kosta egin zitzaion. 14-4 zihoan, eta, aldeaz handituz, 27-14 jarri zen. Orduan hasi zen haren gurutze bidea. Azpiroz, pixkana-pixkana, gerturatuz joan zitzaion, eta lau tantora jarri: 28-24. Saldiasko atzelariaren zorionerako, 29. tantoa errestoz egin zuen, eta azkenengoa sakez. 

Endikak min handia egin zuen errestoarekin. Azpirozek ez zuen asmatu sakearekin, eta Endikak hori baliatu zuen partidua irabazteko arazo fisikoak etorri zitzaizkionean. Endikak 20 tanto egin zituen piloteoan, eta zortzi sakez; galdutakoak lau izan ziren guztira. Azpirozek 16 tanto egin zituen piloteoan, bost sakearekin, eta bat galdu zuen piloteoan, eta beste bat sakez. Endikak ez du hausturarik, eta Ezkurra II.aren aurka jokatuko du ligaxkara sartzeko norgehiagoka. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.