Jaiak

Giza dorreak ikusi eta egiteko aukera izan dute Adunan

2018ko abuztuaren 16a
12:35
Entzun

Falcons de Vilafranca Castellers taldeak ikuskizun ederra eskaini zuen asteartean Adunako jaietan. Jendetza batu zen frontoian Kataluniatik etorritako casteller-ak ikusteko asmoz, eta ez ziren damutu, ederra izan baitzen ikuskizuna.

Frontoiko sabairainoko giza dorreak egin zituzten casteller-ek, eta, jarraian, herritarrek eurek ere izan zuten giza dorrea egiten ahalegintzeko aukera. Emanaldia amaitzeko, ikurrina eta estelada atera zituzten. Gero, Adunako Jai Batzordeari eta Adunako alkate Josu Amilibiari zapi bat eta disko bat oparitu diete.

[youtube]https://youtu.be/hlMGTTYsU9A[/youtube]

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.