Lan istripuak

Castejongo abeltzain bat larri dago, zezen batek harrapatuta

Ezbeharra Errioxako Rincon de Soto herrian gertatu da

jarraia155703.jpg
Irati Urdalleta Lete.
2018ko abuztuaren 17a
16:28
Entzun 00:00:0000:00:00

Castejongo (Nafarroa) langile bat larri zauritu da gaur, zezen bat kamioi barrura sartu nahian ari zela. Behargina zaldi gainean zebilen beste zezen bat agertu eta hainbat alditan adarkatu duenean. Istripua Rincon de Sotoko (Errioxa) lursail batean gertatu da, bertan egiten baitzuen lan.

Gizonezkoa Calahorrako ospitalera eraman dute helikopteroz, baina zaurien larritasuna ikusita, Nafarroako Ospitale Gunera eramatea erabaki dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.