Europako gorila ar zaharrena hil da, bizitza ia osoa zooz zoo eman ostean

Zazpi urte zituela ekarri zuten Fritz Kamerundik Europara, eta 55ekin hil da, Alemanian.

Fritz gorila zoologikoan. TIEGARTEN NüRNBERG
2018ko abuztuaren 21a
15:29
Entzun

Fritz Europako gorila zaharrena atzo hil zen, Municheko Hellabrunn zoologikoan (Alemania), 55 urte zituela. Azken egunak gaixorik eman ondoren, eutanasia bidez hil zen atzo. 1963an jaio zen, Kamerunen, eta 1970ean ekarri zuten Europara, Nurembergera. Horrenbestez, 48 urte igaro ditu Fritz-ek Afrikatik kanpo berea ez den habitat batean.

Gorilek 35-40 urte bitarteko bizi itxaropena izaten dute libre daudela, zoologikoetan ordea 50 urtetik gora izatera ere ailegatzen dira.

1970an Kamerunetik ekarri zutenetik bere natura gunetik kanpo eduki dute Europako hainbat zoologiko ezberdinetan. 48 urte hauetan Nuremberg, Munich eta Berlingo zoologikoez gain Txekiar Errepublikako Dvur Kralove zoologikoan ere egon da, besteak beste.

2017. urtean gaixotu zen.

Fatou, gorila zaharrena

1956an jaiotako Fatou da egun Europako gorila zaharrena. Emea da. Gaur egun 61 urte ditu Fatouk eta bi urte zituela ekarri zuten Afrika mendebaldetik Frantziako marinel batzuek. Geroztik Berlingo zooan bizi da, bere habitatetik kanpo. Aurreko urtean Colo hil zenetik munduko gorilarik zaharrena da Fatou.

Colo gorila izan zen munduan gatibu jaio zen lehen gorila; 1956an jaio zen Columbus Zoo and Aquariumen, Ameriketako Estatu Batuetan. Iaz hil zen 60 urte zituela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.