Garraioa

Gipuzkoak AP-8 autobideko bi eremutan garraio zentro bat izango du 545 kamioirentzat

Astigarragan eta Oiartzunen egingo dira bi plataformak. Perimetro itxi batean kokatuko dira, eta segurtasun neurriak izango dituzte, kamioilarien eta ibilgailuen segurtasuna bermatzeko.

Prentsaurrekoan aurkeztu dut proiektua. @ORAINGIPUZKOA
2018ko abuztuaren 29a
08:25
Entzun

Markel Olano diputatu nagusiak eta Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak Gipuzkoan eraikiko den Garraio Zentro Integrala aurkeztu dute gaur goizean. AP-8 autobidean eraikiko da eta bi plataforma izango ditu; bat Astigarragan eta bestea Oiartzunen, eta guztira 545 kamioi aparkatzeko tokia izango du. Astigarragako plataforma AP-8ko 17,000 puntu kilometrikoan kokatuko da, Behobia noranzkoan. Frantzia aldera doan trafikoa hartuko du, eta 355 ibilgailurentzako tokia izango du. Oiartzunekoa, berriz, egungo Oiartzungo zerbitzugunean kokatuko da, AP-8ko 8,000 puntu kilometrikoan. Donostiako noranzkoko trafikoarentzat izango da, eta 190 ibilgailurentzako tokia izango du.

Aurreikuspenen arabera, lanak urtearen azken hiruhilekoan aterako dira lizitaziora, eta zentroa erabilgarri egongo da 2020. urtearen erdialderako. "Azpiegitura berri horrekin, gure helburu nagusia da zerbitzua ematea autobidea erabiltzen duten garraiolariei, segurtasun pertsonala zein ibilgailuena bermatuz. Gure ustez, Garraio Zentro horrek trafikoa arintzen lagunduko du mugan auto-ilara handiak daudenean , eta era berean, kamioilariek atseden hartzeko eta beraien gestioak egiteko aukera izango dute azpiegitura berrietan eskainiko diren zerbitzuei esker" azaldu du Olanok.

Bidegi foru sozietateak egingo ditu urbanizazio lanak, eta guztira 11,2 milioi euroko kostua izango du (BEZa gehituta). Aldundiak inbertsiorik ez duela egin beharko adierazi dute Olanok eta Oiarbidek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.