Katalunia

Atzera bota dituzte prozesuaren auziaz ebatzi behar duten bost epaile ezesteko eskaerak

Salaketak "iritzi pertsonaletan" oinarritzen direla argudiatu du Gorenak.

Manuel Marchena (erdian) da ezesteko eskatutako epaileetako bat. ANGEL DIAZ, EFE
2018ko irailaren 5a
12:38
Entzun

Kataluniako prozesu subiranistaren aurkako auziak aurrera jarraituko du; hala erabaki du Espainiako Auzitegi Gorenak, auzipetuak epaitu behar dituzten bost epaile ezesteko eskaerak aho batez atzera bota ostean. Goreneko 61. aretoko kideen arabera, auzia oztopatzea soilik dute helburu defentsaren "trikimailuek", eta, horretarako, "iritzi subjektibo eta pertsonaletan" oinarritutako eskaerak aurkeztu dituzte.

Hala, fiskalaren eskaerarekin bat egin, eta bertan behera utzi ditu erbestean diren hiru auzipetuek eta espetxean dauden beste zortzien defentsako abokatuek aurkeztutako salaketak. Horretaz gain, baina, "nolabaiteko gehiegikeriaz" jokatzea egotzi die auzipetuei: "Borondate onaren aurkako erasoa da. Barregarria da justiziatik ihesi joan denak halako eskaera bat aurkeztea".

Antzeko hitzak erabili ditu fiskalak ere defentsaren eskaeraz hitz egiterakoan, eta leporatu die "euren gustuko epaitegia" osatu nahi izatea eta, aldi berean, auzia atzeratzen ahalegintzea.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.