Kontxako Bandera

Hondarribiak irabazi du bandera, justu-justu

Norgehiagoka estu-estua izan dute Hondarribiak eta Zierbenak. Azken unean erabaki da bandera. Gaurko estropada Urdaibaik irabazi du.

Hondarribiko arraunlariak, banderarekin. GORKA RUBIO, FOKU
2018ko irailaren 9a
12:31
Entzun

Polita zetorren bigarren txanda. Zierbenaren eta Hondarribiaren arteko buruz buruko bilakatu da gehien estimaturiko estropadako bigarren jardunaldia, eta bandera bera irabazteko lehia. Pare-parean aritu dira estropada osoan, oraintxe Hondarribia aurretik eta gero Zierbena. Estropada irabazi du Hondarribiak, baina 86 ehunenen aldea zuen Zierbenak joan zen astetik. Azkenean, 90 ehunenen aldearekin irabazi du.

Honela gelditu da sailkapen nagusia:

1. Hondarribia: 39.21.12
2. Zierbena: +0.90
3. Orio: +16
4. Urdaibai: +26
5. Cabo: +49
6. Santurtzi: +57
7. Donostiarra: +59
8. San Pedro: +1.07

Bigarren txanda horretan, Cabo apalago aritu da hasieratik, eta Santurtzi, berriz, dezenteko koska atzerago. Bi horien tartea handiagotuz joan da, gainera, estropadan.

Lehen txandako lehen bi traineruak baino makalago aritu dira bigarren txandakoak. Honela gelditu da gaurko sailkapena:

- Urdaibai: 19.46.78
- Orio: +3,62
- Hondarribia: +7,28
- Donostiarra: +35,08
- San Pedro: +41,28
- Santurtzi: +50,20

Aurreneko txandan, joan zen astean baino hobeto aritu da gaur Orio, eta ondo eutsi dio Urdaibairi —zigortu ostean azken postutik atera da—. Lehia polita izan dute, Orio berdintzera ere iritsi baita, nahiz eta ez duten lortu Urdaibairen ontzia pasatzerik. Hasiera samarretik, koska bat atzerago izan dira Donostiarra eta San Pedro.

Urdaibai ere egon zitekeen gaur banderarako lehian, baina, 15 segundoren zigorra jarri zietenez, azken postuan ziren gaurko irteeran. Horixe da lehen igandetik geratu den irudi ia bakarra: Zierbena eta Urdaibai, palak jotzen galipoen kalean. Epaileek estropada amaitu ondoren hartu zuten erabakia: Bermeoko taldea azken lekura, eta, azkenaren denborari 15 segundo gehituta, gainera; azkenean, azkenaren denbora eman dio Lehiaketa Batzordeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.