Noiz sortua: 2018-09-18 19:38:51

euskara

Uztaritze Bai taldetik bota dute If Matxikote

Uztaritzen euskara ofizial izendatu ondoren hizkuntza plana praktikan jartzeko trabak salatu ditu.

If Matxikote. /
If Matxikote. / Iparraldeko Hitza

Iparraldeko Hitza -

2018ko irailak 18

If Matxikote Uztaritzeko hautetsia Uztaritze Bai taldetik kanporatu dute. Bi parteek onartzen dute azken hilabeteetan sumindua zela talekideen arteko giroa, batik bat euskararen ofizialtasunaren eta hirigintza planen inguruan izan dituzten tira-birak direla eta. Kanporaketaren ondorioz, If Matxikotek oposizioan segituko du herriko kontseiluan Uztaritze Bai taldeko beste hautetsi batek bezala.

Euskara ofizial izendatu zuten Uztaritzen abertzaleek 2014ean gehiengora iritsi ondotik. Matxikotek, ordea, hizkuntz politika plantan ezartzeko ahaleginean trabak salatu ditu. Azaldu duenez, kontrako jarrerak jasan zituen: "2017 hasieran dimisioa aurkeztu nuen hizkuntza politikarako lantaldean. 2014 urtetik eramaten saiatu nintzen lan guztia trabatua ikusten nuen, nahiz eta programa aplikatzen ari nintzen. Kontrako jarrerak ikusten ziren, eta aski bortitzak; ofizialtasunaren inguruan ere".

Gainera, kontseiluan euskaraz hitza hartzen zuelakoan, itzulpenaren auzia ere izan da harreman hausle. Mikel Goienetxe Uztaritze Bai taldeko kideak Euskal Irratian ihardetsi dio gai horri: "Gu ados gaude baina herriko etxe batean dena konplikatua da, dena legalki egin behar da. Gai horretan ontsa begiratu behar dugu nola egin, ez da bakarrik materiala".

Ezadostasunak agerian gelditu dira ere hirigintza xedearekiko. "Hizkuntzarekin bezala ez diogu deus inposatzen inori", dio Matxikotek, hirigintza planarekin segituz: "Guri inposatzen digute frantsesez mintzatzea eta Uztaritze etxe txikiz jostea".

Joan den astean Bruno Carrere Uztaritzeko auzapezak bilkura bat antolatu zuen taldekide anonimoen gutun batean oinarrituz. Bilkura horretan Uztaritze Bai taldeko gehiengoak If Matxikote hautetsia taldetik kanporatzea bozkatu zuen.

"If batzuetan heldu da, batzuetan ez, eta hor isil-isilik gelditzen da. Gero kontseiluan bere puntuak edo bere iritziak ateratzen ditu, gure kontra bozkatuz. Ibilmolde hori, guretzat, ez da posible" azaldu du Goienetxek Euskal Irratietan. Joan den ostiralean Matxikote taldetik kanporatzeko deliberoa motibatu luke, bere erranetan, jarrera horrek: "Guk elkarrekin lan egiten dugu eta ez bagaude ados puntuak baztertzen ditugu edo moldatzen ditugu akordio bat lortu arte".

If Matxikotek ere bere ikusmoldea eman du irratian argituz joan den asteko bilkura "gutun anonimo" batean oinarritua zela. Horretan "leporatzen zaidana bereziki hirigintzari lotua da nahiz eta euskararen gaia ere zeharka atera den", argitzen du.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Ordizian Barrena parkearen goiko aldean, osasun etxearen alboan jarri duten gunea. / ©Jon Ruiz

PCR probak egiteko gune bat jarri dute Ordizian, taberna batean foku bat agertu dela eta

Jon Ordoñez Garmendia

Ekainaren 27az geroztik Etxezarreta kaleko ostatuetan ibili direnei PCR probak egiteko eskatu die Osakidetzak, badaezpada. Bertan behera utzi dituzte gaur hastekoak ziren udalekuak. Hori kontuan hartuta, ekainean zortzi foku sortu dira Euskal Herrian.

Lehen arretako profesionalen protesta bat, iaz, Gasteizen. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Murgak egoera hauskorraz ohartarazi du, 15 kutsatu gehiagoren berri emanda

Ane Eslava

Egoera «kontrolpean» dagoen arren, «zuhurtzia» eskatu du. Nafarroan ez da kasu berririk egon. Lehen arretako langileek protesta egin dute

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna