Katalunia

Xingola horiak Madrilgo Teatro Realen

Fura dels Baus konpainiaren Faust ikuskizunaren amaieran, taldeko bi kide xingola horiekin agertu ziren agertoki gainean.

jarraia156875.jpg
arantxa elizegi egilegor
2018ko irailaren 20a
12:35
Entzun

Madrilgo Teatro Realen Fura dels Bausen Faust ikuskizunaz gozatu ahal izan zuten atzo denboraldi hasierako ekitaldira joan zirenek; tartean ziren Espainiako errege-erreginak ere. Azken horiek txaloka hartu zituzten ikusleek saioaren hasieran, eta txaloka hartu zituzten Furako kideak ere lanaren amaieran. Ordea, giroa aldatu egin zen Lluc Castells eta Alfons Flores agertokian agertu zirenean.

Eszenografoa eta jantzi marrazkigilea xingola hori banarekin agertu ziren ikusleak agurtzera. Horien artean, baina, ugari izan ziren keinuarekin haserretu zirenak, eta txistuka eta oihuka hartu zituzten bi kideak.

Sare sozialetan ugari izan dira Castells eta Floresen jarrera txalotu dutenak, eta baita Espainiako errege-erreginen erantzunik eza kritikatu dutenak ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.