Donostiako 66. Zinemaldia

'In fabric'-ek Sail Ofiziala aztoratu du

Peter Strickland zinemagile ingelesak beldurra eta umorea uztartu ditu orain arte Donostiako Zinemaldian ikusitako film sailkaezinean

jarraia157098.jpg
mikel lizarralde
2018ko irailaren 25a
11:49
Entzun

Kultuzko zinemagilea bilakatu da Peter Strickland (Reading, Ingalaterra, 1973) Katalin Varga-rekin (2009) Berlinalen Zilarrezko Hartza irabazi zuenetik. Orduz geroztik, beste hiru film egin ditu, Berberian Sound Studio (2012), The Duke of Burgundy (2014) eta gaur Donostiako 66. Zinemaldiko Sail Ofizialean aurkeztu berri duen In Fabric. Hirurak film oso pertsonalak, zinemagile baten begirada erakusten dutenak.

In Fabric-en, Italiako giallo-aren estetika eta moldeak erabili ditu beldurra, umorea eta absurdoa uztartuz. Saltegi handi batzuetan dago girotua, merkealdi garaian, eta soineko gorri madarikatu baten urratsei jarraitzen die. Eskuz esku joango da, eta horrek janzten dutenen eta haien ingurukoen bizitzetan eragingo du.

Atzo prentsarako emanaldian oso harrera ona izan zuen filmak, eta gaur goizean Kursaaleko Kubo handian eman dutenean ere txaloz hartu dute ikusleek. Emanaldian zehar, baina, ikusle batek baino gehiagok alde egin du aretotik. Filma Urrezko Maskorra irabazteko lehiatzen da.

Gaur beste film bat aurkezten da Sail Ofizialean, Markus Schleinzerrek zuzendutako Austria eta Luxenburgoren arteko ekoizpena: Angelo.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.