Kulturgintza

21 kulturgile elkartuko dituzte Elgoibarren 'Euskara ala ezkara' zikloan

Urriaren 6an egingo dute zikloa eta izena eman behar da parte hartzeko.

Harkaitz Cano eta Oier Guillan izango dira hizlarietako bi. JUAN CARLOS RUIZ, FOKU
2018ko irailaren 25a
17:32
Entzun

Aurten 10. urteurrena du Elgoibarren egiten duten Euskara ala ezkara zikloak, eta kulturgintza izango dute gai nagusi. Horretarako, egitarau oparoa prestatu dute, 21 kulturgileren eskutik.

Egunaren hasieran kulturgintzaren egoera orokorra aztertuko dute, Gotzon Barandiaranekin, Lorea Agirrerekin eta Harkaitz Canorekin. Eta hamaiketakoaren ostean gaika arituko dira: musikaz hitz egingo dute Odei Barrosok eta Ines Osinagak; antzerkiaz Oier Guillanek eta Ander Lipusek; eta Gorka Arresek hitzaldi berezia emango du Zertarako makinak eta erremintak tituluarekin. Arratsaldean, berriz, Gazteak, kultura eta euskalgintza mahai ingurua egingo dute. Peru Iparragirre, Paul Beitia eta Edurne Azkarate izango dira hizlari, Itziar Ugarteren gidaritzapean.

Kulturgintzaz arituta, ekitaldi bereziak ere izango dira. Egun osoan muralgintzan arituko dira Malen Amenabar eta MariƱe Arbeo Txakur Gorria kolektiboko kideak. Talde bereko Ane Labakak eta Nerea Ibartzabalek egunaren laburpena egingo dute bertsotan. Eta bi kontzertu ere izango dira: eguerdian Mursego eta arratsaldean Amorante.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.