Donostiako 66. Zinemaldia

Claire Denisek 'High Life' aurkeztu du lehiara

Robert Pattinson eta Juliette Binoche ditu protagonista zientzia fikziozko filmak.

'High life' filmeko protagonistak. JUAN CAROS RUIZ, FOKU
mikel lizarralde
2018ko irailaren 27a
11:29
Entzun

Aurretik beldurrezko generoa oso modu pertsonalean zuen landua Claire Denis zinemagile frantziarrak (Paris, 1946) Trouble Every Day filmean, baina gainerakoan, zinema errealistari lotua egon da haren zinema 1988an Chocolat bere lehen filma estreinatu zuenetik. Donostiako 66. Zinemaldian aurkeztu duen High Life filmarekin generoko zinemara itzuli da, oraingoan space-opera bat egiteko. Eguzkiaz haragoko espazioan dago kokatua filmak kontatzen duen istorioa, baina pelikulak berak gizakien arteko harremanei, pultsioei, indarkeriari eta desirei buruz hitz egiten du. Ez da hotz uzten duen filma, eta nabaritu zen atzo prentsarako emanaldian, eta nabaritu da gaur goizekoan ere.

Monte eta Willow alaba txikia espaziontzi batean daude, espazio zabalean. Bakarrik. Flashback batek, baina, egoera horren jatorria kontatuko dio ikusleari. Monte eta beste hainbat lagun zeuden ontzi horretan, guztiak ere Lurrean kondenatuak eta espaziora bidaliak, nolabaiteko akuri gisa. Haien arduradun, Dibs doktorea (Juliette Binoche), ugalketa esperimentuak egiten dituena beraiekin.

High Life Urrezko Maskorra irabazteko hautagaia da, eta lehiaketan dago Isaki Lacuestaren Entre dos aguas ere. Zinemagileak berak 2006an estreinatu zuen La leyenda del tiempo filmaren jarraipena da. 12:00etan emango dute filma Kursaalean.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.