DONOSTIAKO GASTRONOMIKA

Abangoardia, Gastronomikaren ardatz

Bigarren eguna du Donostiako Gastronomika kongresuak; aurtengoa, hogeigarrena da. Gaur, besteak beste, Ordiziako gazta lehiaketako irabazlea dastatzeko aukera izan da, gazta hori bera plater desberdinetan erabiliz.

Juan Mari Arzaken omenaldia, atzo, Donostiako Kursaalean. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
Maialen Unanue Irureta.
2018ko urriaren 9a
15:05
Entzun

8.750 euro ordaindu zituen Gastronomika kongresuak Ordiziako gazta lehiaketan Infernuko Gasna-ren ale erdiagatik, eta gaur gazta horrekin egindako zenbait plater dastatzeko aukera izan da kongresuan bertan; 8.750 euroko gazta bat prestatzeko aukerak izeneko saioan, pintxo bat, arroz plater bat eta tarta gazta bat egin dituzte, eta ikusleei dastatzeko eman. Horren aurretik, Julen Arburua artzainak Infernuko Gasna-ren ale bat egin du hantxe, ikusleen aurrean —ohi baino azkarrago, noski—.

Hainbat sari ematen dituzte Gastronomikan urtero, baina horietako bat da nagusia. Atzo, hain zuzen, kongresuaren lehenengo egunean, Juan Mari Arzak sukaldaria omendu zuten beste sukaldari batzuek. Hunkituta jaso zuen saria, haien hitzen ostean. "Zurekin hasi zen dena", halaxe esan zioten.

Gastronomiaren "iraultzaz" ari ziren, aurten Gastronomika kongresuak aldarrikatu duen moduan. Izan ere, aurten 20 urte bete ditu, eta urte horietan guztietan abangoardian aritu diren —eta gaur egun dabiltzan— sukaldariak bildu nahi izan dituzte kongresuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.