Aurrekontuak

Aurten 54,4 milioi gehiago inbertitzeko baimena du Eusko Jaurlaritzak

Garraiorako tren unitate berriak, ospitaletarako ekipamendua, edo industriguneak hobetzea finantzatuko ditu diru horrekin.

Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburua, legebiltzarreko osoko bilkura batean. JUANAN RUIZ / FOKU
Ivan Santamaria.
2018ko urriaren 17a
12:33
Entzun

Joan den astean iragarri zuten EAEko erakundeek zerga bilketak iragarritakoa gaindituko zuela. Gaur, Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak jakinarazi du aparteko diru baliabideen parte bat baliatuko duela aurrekontuan sartuta ez zeuden inbertsio batzuei ekiteko.

Hain zuzen ere, 54,4 milioi gehiago gastatuko ditu IƱigo Urkulluren gobernuak. Jasangarriak diren inbertsioak ahalbidetzen dituen Espainiako aurrekontuen klausula erabiliko du horretarako. Baimena honezkero lotu du Jaurlaritzak Espainiako Ogasun Ministerioarekin. Baimen hori eskuratuta, aparteko gastu horiek ez dira kontuan hartuko gastu araua bete ote den neurtzerakoan.

Ogasun Sailak adierazi du inbertsioak posible direla joan den urtean eta aurten aurrekontuak superabitarekin itxiko dituztelako, eta bete dutelako berankortasun nahiz zorpetze mugek diotena.

Gastua ahalbidetuko duten erabaki ofizialak aurki onartuko ditu Gobernu Kontseiluak. Azpiazuk aurreratu du dirua zertarako erabiliko den. Sail handiena tren unitate berriak martxan jartzeko izango da (22 milioi), teknologia eta erradiologia ekipamendu berriak erosiko dira ospitaletarako (15,3 milioi), eta Eskuzaitzeta industrigunea urbanizatuko da, Donostian (7,7 milioi). Hezkuntzan eta ingurumenean ere inbertsioak egingo dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.