Pentsioak

Euskal emakume pentsiodunek Oneka plataforma aurkeztu dute

Arrakalarekin amaitzeko neurriak eskatu dituzte, eta 1.080 euroko pentsio duina aldarrikatu dute.

jarraia158157.jpg
2018ko urriaren 17a
12:59
Entzun

Euskal emakume pentsiodunak elkartu eta pentsio duina lortzeko asmotan sortu da Oneka plataforma. Horretarako, Babes eta Gizarte Segurantzako Sistema kudeatu eta bideratuko duen organo bat sortzearen alde egingo dute. Emakumeen eta gizonen soldata eta pentsioen arteko arrakalarekin amaitzeko neurriak eskatu dituzte; horien artean, 1.080 euroko pentsio duina ere aldarrikatu dute. Izan ere, emakume pentsiodunen %75,3ak kopuru hori baino gutxiago jasotzen du. Europako Gutun Sozialaren irizpideak jarraituz egin dute eskakizuna.

Pobreziaren aurkako nazioarteko egunean egin dute plataformaren aurkezpena. Onekako kideek adierazi dutenez, haien pentsioa gizonezkoena baino "askoz ere baxuagoa" da, eta kasu askotan "pobrezian" bizitzera bideratzen ditu. "Bizitza osoan egindako lana, askotan ordaindutako lana izanda ere, kotizaziorik gabekoa da, eta ondorioz, eskubiderik gabekoa", azpimarratu dute.

Euskal Herriko pentsiodunen beste plataformekin eta feministen mugimenduarekin elkarlanean arituko direla gaineratu dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.