Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Aurrekontuak

Eusko Jaurlaritzak 371 milioi eurora mugatu du heldu den urterako gastu hazkundea

Pedro Azpiazu Ogasun sailburuak zero defizita duen kontu proiektua aurkeztu du, eta ohartarazi du ez dela posible izango gehiago gastatzea, gastu araua urratuko lukeelako.

Erkoreka eta Azpiazu, aurrekontuen aurkezpenean. /
Erkoreka eta Azpiazu, aurrekontuen aurkezpenean. / Jaizki Fontaneda/Foku

Ivan Santamaria -

2018ko urriak 23

Eusko Jaurlaritzak 11.784,1 milioi euro gastatzea aurreikusi du 2019. urterako aurrekontu proiektuan. Gastu orokorra kontuan hartuta, aurtengoan baino ia 300 milioi gehiago dira (%2,6ko igoera). Haatik, zorpetze gastua eta AHTaren diru saila kenduta, gobernuak aurten baino 371 milioi gehiago izango ditu bere politika propioak garatzeko. 2018an baino %3,6 gehiago da.

Kopuru horri ereparatzea eskatu du sailburuak. Izan ere, argi utzi du heldu den urteko aurrekontu esparruak errespetatu beharreko muga dela. Berez, indarrean dagoen egonkortasun bide orriak 2019an hamarren bateko defizita baimentzen dio Iñigo Urkulluren gobernuari —gehiago ere izatea jasotzen du Espainian PSOEk eta Podemosek egin duten akordioa—, baina Azpiazuk aurreratu du ez legokeela tarte hori baliatzeko modurik, gastu araua urratuko luketelako.

Hazkunde horren parte handi bat langile eta funtzionamendu gastuetarako erabiliko da. Bi atal horietara aurten baino 205 milioi gehiago bideratzea jaso du proiektuak. Besteak beste, langile publikoei eskaini zaien soldata igoera —%2,25eko igoera gehi Itzarrirako ekarpena— islatzen du igoera horrek. Halaber, Inbertsio publiko propioa %7,4 igoko dela azpimarratu du sailburuak.

"Mugitzeko borondatea"

Aurrekontu esparru horrek definituko du zer negoziazio egingo diren kontuak aurrera ateratzeko oposizioarekin. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek proposamen zehatzak lantzen ari dira, eta agiri bana helarazi diote Ogasun Sailari. PPk lehen bilera sorta bat egin zuen Azpiazurekin, baina ez du igorri dokumenturik xehetasunekin.

EH Bildu oposizoko lehen indarrak 420 milioi euroko akordioa eskaini du, aurrekontuak onartzeko bi abstentzioren truke. Diru horretatik gehiena, 350 milioi euro, pentsiorik txikienak osatzeko dirua litzateke, DSBE diru sarrerak bermatzeko errentaren bidez. Beste 70 milioi euro enplegu planak eta ekintzak finantzatzeko erabiliko litzateke.

Azpiazuk zalantzak agertu ditu pentsioak osatzeko aukerari buruz. Sailburuaren ustez, EAEk daukan "eskumen esparrutik kanpo" daude pentsioak, eta Espainiako Kongresuan negoziatu beharko lirateke horiek igotzea. Haatik, gaur egun ere ari da pentsio ordainik urrienak DSBEarekin osatzen. Zehazki, 14.733 pentsiodun ari dira kobratzen osagarri hori.

Sailburuak uste du "juridikoki konplexua" dela gaia, eta iruditzen zaio "legelariekin" argitu beharrekoa dela ordain horiek gizarte babesaren funtzioa noiz gainditzen duten eta noiz bihurtzen diren pentsio. Edonola ere, ez du itxi gai horri buruz ere negoziatzeko atea: "Eusko Jaurlaritzaren borondatea da ahal diren esparru guztietan mugitzea".

Elkarrekin Podemosi dagokionez, bidali zuten lehen proposamenak gastu hazkunde oso handia zekarrela gogoratu du Ogasun salburuak. Hala ere, Lander Martinez alderdiko idazkariak egindako azken adierazpenetan "norabide aldaketa" sumatu du. "Aipatu izan du eskualderik txiroenak laguntzeko programen beharra, enplegu plana, eta halakoak, eta iruditu zait akordio batera bideratzeko zentzuan egindako norabide aldaketa", Azpiazuren hitzetan.

PPk bere burua urrundu du akordiotik, baina Azpiazuk ez du bide hori bukatutzat eman nahi. "PPk ez du atea erabat itxi", justifikatu du, eta asmoa du popularrekin berriro biltzeko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Miarritzeko Enplegu Zerbitzu Publikoa, artxiboko irudi batean. ©BOB EDME

Langabe saria lortzeko baldintzak zorroztu dituzte Iparraldean

Oihana Teyseyre Koskarat

Lan egin beharreko gutxieneko epea luzatu du Frantziako Gobernuak, eta saria apalagoa izanen da. Sindikatuek salatu dutenez, «prekarioenak prekarioago» eginen ditu
Tabernari bat bere negozioko kutxa elektrikoa erabiltzen. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Sanchezek argindarren promesari eutsi arren, kontuak ez dira ateratzen

Xabier Martin

Azaroan %68 igo da argindarra, eta Espainiako Gobernuaren 2018ko prezioen promesa urrunago dago. Adituek diote «ezinezkoa» dela.

Astearte honetan Ondarroan eginiko manifestazioa ©CCOO

Ia erabateko erantzuna izan du Bizkaiko arrain kontserbetako grebak

Jokin Sagarzazu

Soldata eta lan baldintza «duinak» eskatzen ari dira, baina salatu dute patronalak blokeatu egin dituela lan hitzarmena berritzeko negoziazioak. Mila langile inguru ditu sektoreak, gehien-gehienak emakumeak.

Jon Ander de las Fuentes Guuk-eko presidentea eta Juanan Goñi kontseilari ordezkaria. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Guuk konpainia osorik erosi du Masmovilek

Xabier Martin

Telekomunikazioko euskal konpainia horren %40 beste akziodunen esku zegoen, eta zati hori bereganatu du orain.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.