Musika

John Zornek Bagatelles maratoia aurkeztuko du Donostiako Jazzaldian

Hamalau bandak Zornen 50 konposizio baino gehiago joko dituzte bi saiotan. 2019ko uztailaren 27an eta 28an izango dira saioak, Kursaaleko auditoriumean

John Zorn, 2013an Donostian. BERRIA
Berria
2018ko urriaren 25a
13:06
Entzun

Bagatelles maratoian 30rtik gora muskarik hatuko dute parte, besteak beste, Mary Halvorson, Kris Davis, Marc Ribot, Julian Lage, Dave Douglas, Craig Taborn, John Medeski, Kenny Wollesen eta Trevor Dunnek.

Ez da Zorn protagonista duen lehenengo maratoia izango Donostiako Jazzaldian. 2013an ere, Masada izeneko bost orduko emanaldia egin zuen musikari estatubatuarrak Kursaalean. Orduan hamabi taldek jo zuten, elkarren segidan, Zornen musika interpretatuz.

2015eko martxotik maiatzera, John Zornek 300 konposizio idatzi zituen, eta guztiak The Bagatelles izenburuko musika liburu batean jaso zituen.

[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=nOqFr_Q0FDw[/youtube]

Hain zuzen ere, maratoi formatuko kontzertu berezi honetan —bi saiotan banatuko da—, hamalau taldek hartuko dute parte Zornen musika liburu berri eta luze horretako 50 konposizio baino gehiagoren interpretazioan. Talde bakoitza 20-25 minutuz ariko da.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.