Oxigenoa Euskarari

Kala Pattharreko gailurrean, euskara arnas

5.545 metroko tontorra menderatu zuten atzo Oxigenoa Euskarari 6.000 metrotan ere egitasmoko kideek. Hizkuntza gutxituak saretzeko asmoz abiatu dira, zehazki, xerpa herriarekin harremanak estutzeko. Bideo bat egin dute egunotako irudiekin.

2018ko urriaren 26a
12:30
Entzun

Felipe Uriarte mendizaleak gidatuko espedizioa da Oxigenoa Euskarari. Mendizaletasuna eta euskara ardatz hartuta, hamabi euskal gazte hamar xerpa gazterekin elkartu dira hilabeteko espedizio baterako. Urriaren 10ean abiatu ziren Euskal Herritik Nepalgo Himalaiara, eta azaroaren 8an egingo dute buelta. 5.000 metrotik gorako hainbat gailur dituzte helburu: Chukung Ri, Kala Patar eta Gokyo Peak, besteak beste. Eta garaiena, 6.189 metroko Imja Tse.

Atzo, gailur batera igo ziren: Kala Patthar. "Gainetik Everest, Pumori eta beste mendi mitikoen bista bikaina ukan dugu", idatzi dute BERRIAko blogean. Ez da lehenengoa; urriaren 22an, eta Imja Tse (Island Peak) 6189 metroko mendia ere igo baitzuten, gauerdian jaikita.

Horra egin asmo duten bidea:

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.