Albistea entzun

BPG-a

Ekonomiaren moteltzea baieztatu du Eustatek

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako barne produktu gordina %2,6 handitu da uztailetik irailera urte arteko tasan, aurreko hiruhilekoan baino hiru hamarren gutxiago.

Tabernetako mahaiak beteta, Bilboko plaza berrian. Zerbitzuek tiraka egin dute hazkundetik joan den udan.
Tabernetako mahaiak beteta, Bilboko plaza berrian. Zerbitzuek tiraka egin dute hazkundetik joan den udan. Marisol Ramirez / Foku

Ivan Santamaria -

2018ko urriak 30

Espero zen, eta iritsi da. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomia abiadura moteltzen ari da, 2018. urtea aurrera egin ahala. Euskal Estatistika Erakundeak, Eustatek, gaur argitaratu du urteko hirugarren hiruhilekoaren hazkunde kalkulu aurreratua, eta moteldu egin dela islatu du.

Urte batetik bestera BPGa %2,6 handitu da. Hiruhileko batetik bestera, berriz, %0,5 igo da, aurrekoan baino hamarren bat gutxiago. Eusko Jaurlaritzak aurreikusitakoa baino hamarren bat handiagoa izan da geldialdia. Urtarriletik martxora izan zen datuarekin alderatuta, puntu erdi bat galdu du EAEko ekonomiaren hazkundeak.

"Argitu behar da ez gaudela atzeraldi egoera batean. Ekonomia hazten ari da, baina motelago", zehaztu du Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak, ohar baten bidez. Hamarren baten aldea ez dela oso esanguratsua ere azpimarratu du. "Ekonomiaren moteltzea bai, baina alarmismorik gabe", laburbildu du.

Eustaten arabera, eraikuntzaren eta zerbitzuen garapen onak sustatu du hazkundea uztailetik irailera. Horrek neurri handi batean konpentsatu du industrian eta lehen sektorean ikusitako "ahulezia".

Enpleguari dagokionez, urte batetik bestera %2 egin du gora, lanaldi osoko lanpostuetan neurtuta. Gutxi gora behera, 18.800 lanpostu dira. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, lau hamarren hazi da enplegua. Datu horiek eskuetan, Eusko Jaurlaritzak uste du ekonomiak oraindik baduela hauspoa enplegu hazkunde esanguratsuak izateko urtea amaitu arte.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Irisarrin, kanpoko hazkuntzan, ahateak. ©GUILLAUME FAUVEAU

Gripearen mamua itzuli da

Garazi Aduriz Zuñeda

Maiatzean berriz ere gogor jo du hegazti gripeak Aturri ibarrean. Frantziak neurriak jarri ditu, ekoizpen modu industriala ezinbestean atxikitzeko. Alta, ELBren arabera, ekoizpen moduak berak areagotzen du gaitza.

Hegazti gripearen aurkako txertoak prest egon behar luke udazkenerako

G. Aduriz Zuñeda

Europako Batasunak txertoa baimendu izanak ireki dio Frantziari txertaketa eratzeko atea
Paper bobina batzuk, artxiboko irudi batean. ©BERRIA

Energiaren eta lehengaien prezioa oraindik galga dira paperaren industriarentzat

Aitor Biain

Aurreikuspenak ez dira onak, eta, eskariak handitu ezean, baliteke kolokan geratzea sektoreko enpresa batzuen errentagarritasuna

Euroguneko ekonomia %0,1 apaldu da lehen hiruhilekoan

Berria

Azken bi hiruhilekoetan BPGaren hazkundea negatiboa izan denez, atzeraldi teknikoan dago eurogunea

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...