Albistea entzun

Lurrama aurkeztu dute, “laborantza elikatzaile baten alde”

Azaroaren 16tik 18ra eginen da aurtengo Lurrama, Biarritzen. Poitou Charentes eskualdea izanen da gomita, eta hango laborariek, kabala arrazek eta gastronomiak leku berezia ukanen dute.

Asto bat haur artean, 2016an. /
Asto bat haur artean, 2016an. / Bob Edme

Joanes Etxebarria - Iparraldeko Hitza -

2018ko urriak 31 11:00

“Laborantza elikatzaile baten alde” eginen du aurten Lurramak Irati gunean. Laborantzaren helburua “elikadura ekoiztea” dela azpimarratuz eta “kalitatezko elikagaiak ekoizten dituen laborantza” sostengatzen duenez, Lurramak Europako Laborantza Politika Bateratuak zentzu horretara jo dezan aldarrikatuko du. Egitarau aberatsaren artetik, hain zuzen, Europako laborantza ministro zenbaiten arteko negoziazioak erakusten dituen La Negociation filma erakutsiko da. Ondotik, politika bateratu horren erreforma helburu, “laborantza eta politika elikatzaile baten aldeko proposamenak” aurkeztuko dituzte aurtengo gazaitak, Gerard Choplin agronomo eta militanteak, Eric Andrieu eurodiputatuak eta Laurent Pinatel Confederation Paysanne sindikatuko bozeramaileak. (Hitzaldien egitarau osoa, hemen).

Bestalde, ohikoa denez, gomita bereziak izanen dira: aurten Poitou Charentes eskualdeko laborariak. Hango ordezkaritzak ezagutaraziko ditu lekuko arraza desberdinak —behiak, ahuntzak, astoak, mando eta zaldiak—. Biarritzeko ostalaritza lizeoko ikasleek hango elikagaiekin prestatuko dute ostiraleko afaria. Eskualdeko laborari baten hitzaldia ere entzuten ahalko da larunbatez.

Antolatzaileek jakinarazi dute hiru eguneko feria erraldoiak laguntzaile gehiagoren beharra baduela, eta dei egin diete bolondres lanetan aritzeko prest direnei izena eman dezaten.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Urkullu lehendakaria Zedarriak foroko kideekin, gaur egindako bileran ©Raul Bogajo (Foku)

Urkulluk Zedarriak-en txostenaren «erabilera politikoa» salatu du

Jokin Sagarzazu

Adierazi du alderdi politikoak eta komunikabideak dokumentua erabiltzen ari direla Jaurlaritzaren «izen ona» zikintzeko. Lehendakaria foroko ordezkariekin bildu da, harremanak normalizatzeko.

Gazpromen egoitza bat, San Petersburgon. ©ANATOLY MALTSEV / Efe

Errusiak moztu egingo dio gasa Finlandiari

Iker Aranburu

Errublotan ordaintzeari muzin egin dio Gasum konpainiak, Moskuk hala eskatu arren.

Iñaki Nubla Konfekoopeko zuzendaria eta Rosa Lavin presidentea. ©Marisol Ramirez / FOKU

Konfekoop: «Ulertezina da kooperatibak Lanbiden ez egotea; lan mundua aldatzen ari da»

Imanol Magro Eizmendi

Kooperatiben konfederazioen ustez, Lan Sailak ez du erabateko borondatea haiek Lanbideren administrazio kontseiluan sar daitezen. Iaz beste 91 kooperatiba sartu ziren elkartean.

Turistak Donostia Haizearen Orrazian, Aste Santuan. ©Jon Urbe / Foku

Pandemia aurreko Aste Santuan baino turista gehiago izan dira

Iker Aranburu

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hoteletan 288.487 bezero izan zituzten apirilean, iaz halako hiru.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...