Meteoro zaparradak

Geminiden gaua da gaur

Meteoro zaparradak gaurko gaueko azken orduetan eta bihar goizaldeko lehen orduetan izango du intentsitate handiena.

Geminidak, iaz, Bielorrusian ateratako argazki batean. TATYANA ZENKOVICH, EFE.
2018ko abenduaren 13a
20:10
Entzun

Gaur gauekoak eta bihar goizaldekoak izango dira Geminidak ikusteko ordurik egokienak. Abendua aldean izaten du intentsitate handiena meteoro zaparrada horrek, eta datozen orduetan ikusi ahal izango dira, batez ere, ipar hemisferioan. Eguraldi aurreikuspenen arabera, dena den, Euskal Herriaren zatirik gehiena lainopean izango da ordu horietan.

Euskal Herrian eta inguruetan ezagunagoak izaten dira Pertseidak edo Done Laurendiren malkoak. Udan egokitzen direnez, aukera gehiago izan ohi da modu egokian ikusteko. Pertseiden edo Leoniden aldean, berandu deskubritutako fenomenoa da Geminidena. Lehenengoak 36. urterako dokumentatu zituzten, eta Leonidak, berriz, 902. urtean. Geminidak, aldiz, 1983ak izendatu zituzten lehenengoz, Leicesterreko Unibertsitateko bi astronomok.

Orduko 50 eta 100 meteoro artean ikus daitezkeela kalkulatzen dute adituek. Beste zaparrada batzuekin alderatuta, gainera, abiadura txikiagoan sartu ohi dira Lurraren atmosferan, eta beraz, errazagoak dira atzematen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.