BIHAR BERRIA-N

Irrintzien erraien bila

Ekain Martinez de Lizardui Sturtzek Erraiak dokumentala egin du, irrintzia ardatz hartuta. Horixe izango da biharko Bizigiro gehigarriko gai nagusia.

'Erraiak' dokumentalaren grabaketako irudi bat. JOSU TXINTXURRETA
Maialen Unanue Irureta.
2018ko abenduaren 14a
07:14
Entzun

Zein funtzio ditu irrintziak? Zein arau? Esplika daiteke non sortzen den, gorputzaren zein ataletan? Galdera horiek erantzuten saiatu da, besteak beste, Martinez de Lizardui. Hainbat lagun jarri ditu irrintziak botatzen eta beste batzuk irrintziak zer eragiten dien azaltzen; Alicia Sturtze historialariak eta Ana Martinez Arellanos foniatrak ere parte hartu dute, gainera. Abenduaren lehenean aurrestreinatu zuten dokumentala Aretxabaletan (Gipuzkoa), eta herriz herri emateko asmoa dute 2019tik aurrera. Horixe da Bizigiro gehigarriak bihar sakonago landuko duen gai nagusia. Bideoa: Erraiak filmaren teaserra.

[YouTube]https://youtu.be/xlAwn6wtqEw[/YouTube]

Beste hainbat gai ere landuko ditu gehigarriak. Bizkaia Zubiak 125 urte egin dituela eta, Portugaleteko herritarrek Zubia herri pastorala prestatu dute, igandean egingo dute ikuskizuna. Zinemako estreinuen atalean, Telmo Esnalen Dantza filma izango da nagusi, Donostiako Zinemaldian aurkeztu ondoren, zinema aretoetara iritsiko baita datorren astean. Telesailen atalean, Narcos telesaila izango du hizpide Mikel Yarza Artolak; Kolonbiatik Mexikora egin du jauzi telesailak denboraldi berrian. Juan Mari eta Elena Arzak sukaldariek elkarrekin egindako Arzak + Arzak liburuari buruzko xehetasunak ere bildu dituzte gehigarrian.

Horrez gain, asteburuko proposamenak bilduko ditu. Besteak beste, bihar Olentzeroren bisita izango dute Baionan: 15:30ean itsasontziz iritsiko da Xaho kaira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.