Jaka Horiak

SNCFk aparteko lansaria banatuko die langileei hilabete honetan

Emmanuel Macronek abenduaren 10ean eskatu zien enpresei langileak aparteko ordain batekin saritzeko. Edouard Phillipen arabera, Jaka Horiak baretzeko neurriek %3,2ra igoaraziko dute Frantziako defizit publikoa.

Jaka Horiak Parisen joan den larunbatean.
Jaka Horiak Parisen joan den larunbatean. ETIENNE LAURENT / EFE

Irune Lasa -

2018ko abenduak 17

Guillaume Pepy SNCFko presidente-zuzendari nagusiak Radio Classiquen egin dioten elkarrizketan azaldu du bere konpainiak  "jokatu" egingo duela "erosteko ahalmenaren aldeko mobilizazio nazionalaren jokoa". Pepyren arabera, "abenduko nominarekin" aurten soldata igoerarik izan ez duten cheminot-ek aparteko ordain berezi bat jasoko dute.

Lehen ordain batean 400 euroko lansaria jasoko dute gutxieneko soldata halako 1,5etik behera jasotzen duten SNCFko beharginek eta 200 euroko saria gutxieneko soldata halako 1,5 eta biren artean irabazten dutenek. SNCFk ehun mila langile inguru ditu eta ordain horrek 30 milioi euroko kostua izango du "urtea irabaziekin itxiko duen enpresarentzat". Pepyk azaldu du 2019an ez dela izango igoerarik bidaia txartelen prezioan.

Urte bukaeran langileei aparteko sari bat emateko eskaria joan den abenduaren 10ean egin zuen Emmanuel Macron Frantziako Errepublikako presidenteak, Jaka Horien sumina baretu nahian iragarritako neurriekin batera. SNCFz gain, aurretik ere izan dira gutxien irabazten duten beharginentzatk halako sariak iragarri dituzten enpresak, batez ere tamaina handikoak: Orange, Publicis, Alitce, Iliad, LVMH, Kering, Total...

Defizita %3,2ra

Jaka Horiak baretzeko neurriek 2019an 10.000 milioi euroko kostua izango dutela azaldu du Edouard Phillipek Les Echos egunkarian eta horrek igoarazi egingo duela defizit publikoa, lehen aurreikusitako %2,8tik %3,2ra. Horrek esan nahi du Frantziak ez duela Europako Batasunetik agindutakoa —defizita %3tik azpira izatea—beteko, beste behin.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna