Herbehereetako hondartza batean jaso dute Ipar Itsasoan galdutako edukiontzi batzuen karga

Panamako banderadun MSC ZOE ontziak 270 edukiontzi zeramatzan, besteak beste telebista, jostailu eta altzariekin beteak.

MSC ZOE ontzitik edukiontziak erori diren unea. EFE
2019ko urtarrilaren 3a
20:26
Entzun

MSC ZOE zamaontziari, Alemaniako Borkum uhartetik gertu igarotzen ari zela, zeramatzan edukiontzietako batzuk erori zaizkio itsasora, oraindik argitzeko dagoen arrazoiren bat dela medio. Handik, haizeak lagunduta, Herbeheretaraino heldu dira edukiontzietatik hainbat, zehazki Terschelling eta Vlieland irletako hondartzetara.

Ikusgarriena, hala ere, bertako herritarrek izan duten erreakzioa izan da, asko izan baitira aukera baliatu eta itsasoak ekarritako altxor txikiak —aulkiak, jostailuak, altzariak, etab— hartu eta etxera eraman dituztenak. THB telebista kateak zabaldu dituen irudietan hondartza bat ageri da apurtutako altzariz betea.

[youtube]https://youtu.be/nXdgNW_00BE[/youtube]

Kostazainek ohartarazi dute zamaontziak galdutako hiru edukiontziren bila jarraitzen dutela. Horietan, gainera, gai arriskutsuak daudela jakinarazi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.