Zinema

'Green Book' nagusi Urrezko Globoetan

Hiru sari irabazi ditu film horrek, eta 'Bohemian Rhapsody'-k eta 'Roma'-k, bina.

Glenn Cose emakumezko aktore onenaren saria jasotze. ATZERRIKO PRENTSAREN ELKARTEA
Erredakzioa
2019ko urtarrilaren 7a
15:13
Entzun

Peter Farrellyk zuzendutako Green Book filma izan da garaile nagusia gaur goizaldean Los Angelesen (AEB) banatutako Urrezko Globoen ekitaldian. Hiru sari irabazi ditu, tartean komedia film onenarena. Harentzat izan dira bigarren mailako aktore onenaren (Mahershala Ali) eta gidoi onenaren (Nick Vallelonga, Brian Currie eta Farrelly bera) sariak ere.

Bi sari jaso ditu Freddie Mercury abeslariaren bizitza ardatz duen Bohemian Rhapsody-k: drama film onenarena eta gizonezko aktore onenarena (Rami Malek). Eta bi globo izan dira Alfonso Cuaronen Roma filmarentzat ere: atzerriko film onenarena eta zuzendari onenarena. Ez dagoenez ingelesez grabatuta, film onenaren sailean lehiatzerik ez zuen Roma-k. Emakume aktore onenaren saria eskuratzeko egon da lehiarik handienetakoa, eta, azkenean, Glenn Closentzat izan da, The Wife filmean egindako lanagatik.

Adam McKay zuzendariaren Vice filmak zuen izendapen gehien, baina esku hutsik geratu da. A Star is Born zen beste faborito nagusia, baina abesti onenaren saria bakarrik eskuratu du.

Ekitaldian, ohorezko saria eman diote Jeff Bridges aktoreari, zineman egindako ibilbideagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.