Musika

Iñaki Garmendia 'Laja' trikitilaria hil da

Ramon Zubizarreta 'Landakanda' pandero jotzailearekin batera, Laja eta Landakanda trikitilari bikotea osatu zuen urte askoan. Joan den igandean ondoezik sentitu zen Aristerrazun, eta, astebete ospitalean eman ondoren, gaur eguerdian hil da.

Iñaki Garmendia 'Laja' trikitilaria, 2009ko argazki batean. ANDONI CANELLADA / FOKU
Erredakzioa
2019ko urtarrilaren 12a
16:32
Entzun

Oso umetan hasi zen trikitia jotzen Iñaki Garmendia Laja (Azkoitia, Gipuzkoa, 1944). Plazaz plaza giroa alaitzen jardun zuen gerora urte askoan; horietako askotan, Ramon Zubizarreta Landakanda pandero jotzailearekin batera, Laja eta Landakanda trikitilari bikotea osatuta. Maxixatzen Azkoitiko atariak jakinarazi duenez, joan den igandean ondoezik sentitu zen Aristerrazun, eta ospitalean eman du azken astea. Gaur eguerdian hil da.

Iazko ekainean Aristerrazun bertan omenaldia egin zioten trikitilariari, denboraldiko azken erromerian. Haren ibilbideari aitortza egin zioten antolatzaileek.

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak Laja, trikitixaren zubia liburua eman zuen argitara 2016an; Joxemari Iriondok idatzi zuen Lajaren biografia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.