Lan merkatua

Atzerritarren kopurua %9,4 hazi da Gizarte Segurantzan, Hegoaldean

2018ko abenduan, 89.432 atzerritar zeuden izena emanda Gizarte Segurantzan, aurreko urtean baino 8.329 gehiago.

xabier martin
2019ko urtarrilaren 22a
12:02
Entzun

Atzerritarrek Gizarte Segurantzari egiten dioten ekarpena hazi egin da azken urtean. Hego Euskal Herrian, 89.432 atzerritar zeuden abenduaren bukaeran kotizazioen sisteman izena emanda, Espainiako Lan Ministerioaren datuen arabera. Orain urtebete, 81.103 ziren; beraz, %9,4 handitu da kopurua.

Lurralde guztietan erregistratu dira atzerritar gehiago Gizarte Segurantzari lotuak. Araban, 11.235 daude, %10,45 gehiago. Bizkaian, 29.374 daude, %8,82 gehiago. Gipuzkoan, 22.601 dira sistemari ekarpena egiten dieten atzerritarrak, %11,25 gehiago. Eta Nafarroan, 26.222 langile atzerritar daude Gizarte Segurantzari atxikita, %10 gehiago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.