Noiz sortua: 2019-01-22 16:50:33

Ahate hazleek ELB sindikatua diruz laguntzeko kanpaina abiatu dute

Joan den azaroko epaiketaren ondorio ekonomikoei aitzin egiteko ahate hazleek ELB sindikatuari diru ekarpenak egitea eskatu dute. Pauen Barkoxeko Ühartia etxaldea eta ELB epaituak izan ziren, eta, lehena hobengabe ekarria izan bazen ere, sindikatuari 7.000 euroz goitiko isunak ezarri zizkioten.

ELBren prentsaurrekoa, gaur, Daonapaleun (Nafarroa Beherea).
ELBren prentsaurrekoa, gaur, Daonapaleun (Nafarroa Beherea). Isabelle Miquelestorena

Joanes Etxebarria -

2019ko urtarrilak 22

2017ko ahate krisi betean kabalak osasun onean zituztela frogatu zuten Barkoxeko Cathy Xabalgoitik, Gabadiko Bernadette Prebendek, Domintxineko Jean-Michel Berhok eta Bidaxuneko Lataillade familiak. Borroka ELB sindikatuari esker eraman zutela oroitarazi dute astearte honetako agerraldian. "DDPP osasun zerbitzuenganik ez genuen informaziorik. ELBren informazio bilkurei esker hasi ginen informatzen" dio garaian ELBko afiliatua ez zen Cathy Xabalgoitik. Gero iritsi zitzaien krisia etxaldera, eta "administrazioa itxia zen, berekin ez zen aterabide posiblerik", gehitzen du barkoxtarrak. Iazko azaroan Pauen egin zen Barkoxeko hazkuntzaren eta ELBren epaiketa eta sindikatuak pagatu behar dituen 7.000 euroz goitikako isunei aurre egiteko sostengu kanpaina abian ezarri dute hazleek (diru ekarpenak ELBren egoitzara igortzea galdetuz).

Bernadette Prebende Gabadiko ahate eta oilo hazleak salatu du bestalde krisia garaian hazkuntza industrialei onartu zaiena: "industrialek kabalak nahi bezala garraiatzen zituzten", garraioa bera delarik -sindikatuko ordezkarien erranetan- eritasuna "barreiatu" zuena. Jean-Michel Berhok hazkuntza industrialen "zinismoa" ere salatu du: "Krisiaz baliatu dira arau berriak plantan ezartzeko. Hastapen batean hazle guztientzat izan behar ziren; Confederation Paysanne sindikatuaren lanaren gatik ez balitz, hazle txikientzat zentzugabeak diren neurriak ezarriak lirateke eta ezin genuke lanean segitu".

Hastapenetik krisiaren kudeaketa salatu zuten hegazti hazleek, DDPP osasun zerbitzuek "sanoak ziren kabalak" hiltzea deliberatu baitzuten. "Sindikatu mailan erresistentzia egin dugu, banaka ezin genukeen, ondorio ekonomikoak handiegiak bailiratekeen guretzat". Hazleek ere ukan dituzte ondorio ekonomikoak halere, beren kabalak sanoak zirela frogatzeko 30.000 euroko gastua ukan baitute froga desberdinetan (beste horrenbeste pagatu zuen departamenduko kontseiluak frogen gastua partez bere gain hartuz).

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 25ean eguneratua, 20:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan zazpi pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, zortzi positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta hiru gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 28.496 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.020 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Ikasle bat ikasgelan, Donostiako Axular Lizeoan. ©Gorka Rubio / Foku

Eskola «gutxitan» itzuli dira ikasgelara, sindikatuen arabera

Berria

ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuen arabera, ikastetxe «gutxi» izan dira gaur ateak ireki dituztenak. Sindikatuek protesta egin dute Gasteizko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aitzinean.

Ikasgelara itzulera

Abian da itxialdiaren bigarren arindua

Berria

Konfinamendua samurtzeko neurriak ugaritu direla agerikoa izan da gaur; hondartzetan, makrodendetan, ostatuetan eta eskoletan aldaketa eguna izan da. Sindikatuek ohartarazi dute arretaz aztertuko dutela ea ikasleak eta irakasleak segurtasunez itzultzen ari diren eskolara, eta hala ez bada mobilizazioak egingo dituztela nabarmendu dute.

 

Arrrigunagako hondartza, Bizkaian. ©Marisol Ramirez / FOKU

Paisaia aldatzen (eguneko laburpena)

Pello Urzelai

Hildakorik gabeko egun baten ondoren, berriz zenbatu dira hildakoak, baina gorabeherak daude Nafarroako datuekin.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna