Argia sariak

BERRIAk hilketa matxistei buruz eginiko mapak Argia saria jaso du

2003tik indarkeria matxistaren ondorioz hildakoen datuak biltzen ditu webgune. Sareko saria eskuratu du. Maite Asensio kazetariak eta Pello Urzelai IKT arduradunak jaso dute saria. Argia sariak 30. urtez banatu dituzte, Argia-ren mendeurrenean.

Saritu guztiak, ekitaldiaren amaieran. ARGIA, @ARGIA
2019ko urtarrilaren 25a
09:45
Entzun

Indarkeria matxistaren ondorioz 98 andre eta 11 ume hil dituzte 2003tik 2018ra. Urteko hilketen datuak ohikoak zaizkigu, baina kontagailua urte hasiera bakoitzean hutsean jartzeak zaildu egiten du metatuz doazen hilketa matxisten kopuruaz jabetzen. Horregatik, urteekin gero eta dimentsio handiagoa duen arazoa dela islatzeko, eta gatazka horren larria osorik erakusteko, webgune berezia jarri zuen martxan BERRIAk, iazko azaroaren 23an, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna baino bi egun lehenago.

Hilketen datuak mapa batean daude ikusgai, eta kasu bakoitzaren xehetasunak azaltzen dira hildako emakume eta ume bakoitzaren fitxan, mapako puntu bakoitzean klik eginda. Kontsultak ere egin daitezke, urtearen, lurraldearen edota adinaren arabera iragazkiak jarriz. Maite Mutuberria ilustratzaileak sortu dio azaleko irudia webguneari. Emakunderen babesa jaso du proiektuak, eta etorkizunean zabaltzeko eta indarkeria matxistari buruzko ikuspegi osoago bat emateko anbizioz sortu da. Webguneak 2003an du muga. Urte horretan sortu zen BERRIA, eta instituzioak ere garaitsu horretan hasi ziren feminizidioen datu ofizialak biltzen.

Argia sariak banatzeko ekitaldiaren berri ematen ari da Arantxa Iraola BERRIAko kazetaria:

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.