Elikadura

Eusko Jaurlaritzak saltokietatik erretiratu du Poloniatik heldutako haragi sorta bat

Espainiako Aecosan kontsumo eta elikadura elkarteak baieztatu du gaixotutako behien 367 kilogramo banatu direla estatu espainiarrean. Kopuru horren zati bat EAEra iritsi dela jakinarazi du. Jaurlaritzak lasaitasun mezua zabaldu du, haragiak ez duelako "osasunerako arriskurik".

jarraia162324.jpg
2019ko otsailaren 1a
09:47
Entzun

Eusko Jaurlaritzak Poloniatik heldutako behi haragi sorta bat baztertzeko agindua eman du, gobernuaren arabera, ez baitu osasun berme nahikoa betetzen. Hala ere, lasaitasun mezua zabaldu du erretiratutako haragiak ez baitu osasunerako arriskurik.

Merkatutik kendu duten haragia gaixotutako behiena dela jakinarazi du Aecosaen kontsumo eta elikadura elakarteak eta abisu eman die erakundeei, estatuko alera sarearen bitartez. Jaurlaritzak zehaztu duenez, EAEko sei saltokitara iritsi da haragi hori, eta hura atzeman eta erretiratu egin dute.

Aecosanen arabera, Poloniak asteartean jakinarazi zuen ezin zuela ziurtatu urtarrilaren 10ean, 11n, 12an eta 14an ELKOPL enpresak ekoitzitako haragiak hil ondorengo beharrezko inspekzioak gainditu zituenik. Hori dela eta, erakunde poloniarrek baimena kendu zioten enpresari.

Aipatutako egunetan ekoitzitako haragia hura zatitzeko lantegi batera bidali zuen enpreak, eta handik Euskal Herrira, Estoniara, Herrialde Katalanetara, Finlandiara, Frantziara, Hungariara, Espainiara, Lituaniara, Portugalera, Errumaniara eta Suediara saldu zen.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.