Berri Txarrak

Berri Txarrak-ek hamabi kontzertu emango ditu datozen bi hilabeteotan, Ikusi Arte biran

Aurreko kontzertuetarako sarrerekin zer gertatu zen ikusita, oraingo honetan tokian bertan soilik eskuratu ahal izango dira, bihar arratsaldetik aurrera. Besteak beste, Lekunberrin (Nafarroa), Azpeitian (Gipuzkoa), Bilbon eta Gasteizen emango dituzte kontzertuak.

jarraia162420.jpg
2019ko otsailaren 4a
12:50
Entzun

Datozen asteetan Berri Txarrak taldeak eskainiko duen kontzertu sortari Beude izena jarri dio taldeak, Infrasoinuak diskoan jasotzen den abestietako batena. Orotara, hamabi dira iragarri dituzten saioak, tartean Bilbon eta Gasteizen, baina baita Euskal Herriko beste hainbat herritan ere. Hemen oraingoz jakinarazi dituzten datak eta tokiak:

Otsailak 15: Gernikako Astra

Otsailak 19: Kafe Antzokia (Bilbo)

Otsailak 20: Kafe Antzokia (Bilbo)

Otsailak 21: Sanagustin kulturgunea (Azpeitia)

Otsailak 23: Frontoia (Lekunberri)

Otsailak 24: Gaztetxea (Ibarra)

Martxoak 9: Plateruena (Durango)

Martxoak 10: Plateruena (Durango)

Martxoak 18: Beikozini (Ondarroa)

Martxoak 19: Jimmy Jazz (Gasteiz)

Martxoak 27: Gaztetxea (Altsasu)

Apirilak 4: Ttattola (Hazparne)

Taldeak ohartarazi du oraingoan ez dela sarrerak Internet bidez erosteko aukerarik izango, eta, beraz, tokian tokiko txarteldegietara joan beharko duela eskuratu nahi dituenak. Salbuespen bakarra Lekunberriko kontzertua izango da: horretarako sarrerak Mitxausenea Kultur Etxean egongo dira. Bihar arratsaldeko 17:00etan jarriko dituzte txartelak salgai.

Bestalde, Ikusi Arte biraren data eta xehetasun guztiak otsailaren 14an emango ditu Berri Txarrak-ek, prentsaurreko batean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.